basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 18
abuztua
2022

Arantza Morenok 16. postuan amaitu du xabalina jaurtiketako proba Municheko Europako txapelketetan

Ostegun honetako lehen orduan, Arantza Morenok , Basque Teameko bikaintasun proiektuko kideak, zortzigarren amaitu du xabalinako sailkapeneko bere muktzoan. Lehenengo 54.87 metroraino iritsi den jaurtiketa bat egin du eta gero bere jaurtiketa onena izan dena: 56,02 metrokoa. Bigarren sailkapen-multzoaren zain egon behar zuen marka nahikoa ote zuen ikusteko, baina zaila zen.

Atletak 61 metroko jaurtiketa batekin edo 12 onenen artean sartuta pasatzen ziren finalera. Azkenean 57.40 metrokoarekin nahikoa izan da txartela eskuratzeko, aurkariek egindakoaren arabera.

Arantza Morenok 60 metrora iristeko ilusioarekin ekin zion Europako bere bigarren txapelketari, aitaren heriotzak markatutako denboraldi zail bati buelta emateko. Arantzak pentsamendu intrusiboak atzean utzi eta Munichen paper ona egin behar zuen. Hala ere, gauzak ez dira espero bezala atera. Espainiako Atletismo Federazioari egindako adierazpenetan, oso hunkituta, esan du txapelketa kontinentalean egotea bakarrik dela oparia denboraldi zail honetan.