basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 17
abuztua
2022

Maria Vicentek distira handirik gabe osatu du bere lehen jardunaldia Municheko Europako Txapelketako heptatloian

María Vicente, Basque Teameko bikaintasun-proiektuko kidea, Munichera joan da arantzatxoa ateratzeko asmoz, ezin izan baitzuen Belgradeko Munduko Txapelketan parte hartu lesionatuta egoteagatik. Espainiako txapelketan jauzi hirukoitzeko txapelduna izan zen, baina Munichekoak proba konbinatuetara itzultzea suposatzen du.

Gaur Mariak Municheko Estadio Olinpikoarekin izan du lehen kontaktua, 100 metroko hesiekin hasita. Maríak bigarren postuan bukatu du 13.84ko markarekin, denboraldiko onena.

Ondoren, altuera jauziaren txanda heldu da, eta laugarren izan da 1.74 metrotan langa gaindituz.

Arratsaldean, lehenengo pisuan lehiatu behar izan da, non 13.53 metroko jaurtiketa lortu duen, bere marka pertsonala.

Heptatloiaren lehen jardunaldia 200 metroko serieekin itxi da. Mariak hirugarren seriean parte hartu du eta bosgarren bukatu du, 24.18ko denbora eginda.

Lehen jardunaldiaren eta lau probaren ondoren, Vicente hamargarren postuan dago heptatloiko sailkapenean, 3.630 puntu pilatuta. Lehen jardunaldia amaitu eta gero, Munichera joandako Basque Teameko komunikazio taldeak elkarrizketa egin dionean, Mariak onartu du ez dagoela pozik lehen jardunaldian egindakoarekin, pisuan izan ezik, baina oraindik buelta ematea posible dela adierazi du. Lesioaren ondoren, gainerako lehiakideen mailan egoteko entrenamenduak geratzen zaizkiola esan du.