basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 16
abuztua
2022

Tania Calvok hamaikagarren postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako Madison proba

Tania Calvok bere azken proba burutu du gaur Municheko Europako Txapelketan. Orokorrean ez du sentsazio onik aurkitu Messe Münchenen, euskal txirrindularientzako ustekabez beteta egon den belodromoan.

Taniak Eukene Larrarterekin batera korritu behar zuen Madison proba, baina tolosarrak lasterketa utzi behar izan zuen kanporatze proban erorikoa izan ondoren. Bere ordez Eva Anguela sartu da. Taniak omniuma amaitu ondoren esan zuen (proba hori ere ez zen bere hasierako plangintzan sartzen eta Eukene Larrarte ere lehiatu behar zen horretan) ez dela Evarekin bikotea osatzen duen lehen aldia, nahiz eta gaurkoan euren arteko lana ez den nahikoa izan.

Madisonen proba oso proba teknikoa da, eta talde bakoitzeko kideen arteko konpenetrazio handia eskatzen du. Gaur egun bikoteka lortutako puntuazio gisa defini daiteke: korrikalari bat lasterketan ari da, eta bestea pistaren goiko aldetik ibiltzen da, txanda noiz jasoko zain. Lekukoa eskua emanez edo culotteari emanez egin daiteke.

Tarteko esprintetan lortutako puntuen eta irabazitako itzulien baturaren arabera zehazten da sailkapena. Lehenengo kasuan, 5, 3, 2 eta 1 puntu ematen zaizkie lehen lau txirrindulariei, azken esprintean izan ezik, azken esprintak puntuazio bikoitza baitu. Irabazitako itzuli bakoitzeko, berriz, 20 puntuko bonusa gehitzen da, eta itzuli galdu bakoitzeko bonus hori kentzen da. Puntu-berdinketa izanez gero, azken esprintaren emaitza hartzen da kontuan.

Taniak eta Evak ez dute punturik lortu lehen bi esprintetan, eta pixkanaka-pixkanaka atzean geratu dira, -140 pilatu eta hamaikagarrenak izan arte. Italia, Frantzia, Danimarka, Britainia Handia, Polonia, Alemania, Suitza, Holanda, Irlanda eta Belgikaren atzetik amaitu dute, eta Austria baino ez dute gainditu.

“Hasieratik hain atzean geratzen zarenean zaila da buelta ematea. Gero eta gehiago jaten zaituen zurrunbiloan sartzen zara” esan dio Taniak Munichera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Proba amaitu ondoren, Taniak onartu du berarentzat ahazteko moduko Europako txapelketa izan dela, baina, hala ere, txapelketak aurrera egin ahala bere sentsazioak hobera joan direla. Gaineratu du abiadura probak irauoen probengatik uzteko erabakia hartu izanaz ez dela damutzen. Alemanian gertatutakoa ahazteko gogoz dago, Espainiako eta Munduko txapelketetan arreta jartzeko orain.