basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 16
abuztua
2022

Irati Mitxelena ez da luzera-jauziko finalean sartu Municheko Europako txapelketan

Irati Mitxelenak, Basque Teameko bikaintasun-proiektuko kideak, ezin izan du gainditu luzera jauziko sailkapena: hamabosgarren postuan amaitu du, 6.36ko markarekin.

Municheko Estadio Olinpikoan, kirolariek hiru saiakera zituzten finalerako sarbide zuzena ematen zuten 6.75 metroak lortzeko, edo 12 onenen artean sartzeko, hori izango baita dominak lortzeko lehiatuko den atleta kopurua.

Mitxelena, Europako txapelketa absolutu batean gaur debuta egin duena, A multzoan lehiatu da. Kalitate handiko taldea izan da egotzi zaiona; bertan hiru lehiakidek gainditu dituzte 6.75 metroak. Malaika Mihambo alemaniarrak 6.99 metro saltatu ditu, Maryna Bekh-Romanchuk ukrainarrak 6.87 eta Milica Gardasevic serbiarrak 6.83 metro. Iratik 6.14 metroko jauziarekin hasi du borroka, eta 6.34 metroko beste jauzi bat egin du atzetik. Hirugarren jauzia egiteko, baina, denbora nahikotxo itxaron behar izan du. Lehenik eta behin, estadioaren arreta ibilketako finalean eta 1.500 metroko emakumezkoen serieetan egon da uneren batean. Gero, luzera jauziko sailkapenari berriro ekin ondoren, geldialdi txiki bat izan da berriro, Iratik hirugarren jauzia egin behar zuen unean.

“Une horretan kontzentrazioa ez galtzea eta beste lehiakideen kasuan arreta galera itxarotea izan da nire helburua” adierazi dio
Irati Mitxelenak Munichera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Geldialdiak eta haize-bolada aldakorrek ez diote lagundu gipuzkoarrari, baina hirugarren eta azken saiakeran, Iratik 6.36ko marka lortu du, eta nahiz eta finalean sartzeko nahi zuen txartela ez eman, oso pozik utzi du.

“Egia esan, helburua beteta dago. Hauek dira nire lehen Europako txapelketak eta oso pozik amaitu dut egindakoarekin. 6.36tik gora salto egin nezakeela uste dut, baina oso balorazio positiboa egiten dut Europako Txapelketan izan dudan parte-hartzeari buruz” adierazi du.

Irati Mitxelenak lehiatzen jarraituko du izen handiko ekitaldiren batean parte hartzeko aukera izanez gero, eta hori posible ez bada, oporrak hartuko ditu atseden hartzeko, eta datorren denboraldiari begira indarra hartzeko.