basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Arraunketa 14
abuztua
2022

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak bosgarren postua eskuratu du Europako Txapelketan

Virginia Diazek gaur ez du izan atzoko scullen finalerdian ontziarekin izan zuen sentsazio bera. Gaur ontziarekin feeling hori falta izan zaio, eta horrek maila fisikoan ere eragina izan du.

Virginia ez da aurreko fasean bezain fin hasi, eta seigarren postuan geratu da A finalaren hasieran. Probaren erdira iristear zegoela, egoera apur bat aldatu da. 1.000 metrotik igarotzean, Virginiak aurrera egin eta bosgarren postuan kokatu da, baina Basque Teameko komunikazio taldeari aitortu dionez, inoiz ez du sentitu plaza hori hobetzeko eta aurkariekiko distantziak murrizteko adina indar.

Metal preziatuena Karolien Florijn herbeheretarrak eskuratu du (8:01.43), zilarrezko domina estropada bikaina biribildu duen Evangelia Anastasiadou greziarrak irabazi du (08:08.20), eta brontzezko domina Alexandra Foester alemaniarrak bereganatu du (08:09.86). Tokioko Jokoetan brontzezko domina irabazi zuenak, Magdalena Lobnig austriarrak laugarren amaitu du (08:10.10) eta Virginia Diaz Basque Teameko kirolariak bosgarren (8:20.67, +19.24).

Virginia Diazek adierazi du Europako txapelketa honetan lortutako emaitzari balioa eman behar zaiola; izan ere, bederatzi hilabete besterik ez dira ontziz aldatu eta scullean arraun egiten hasi denetik. Izan ere, iazko ziklo olinpikoa lemazainik gabeko bikoan egin zuen.

Virginiak esan du finalerdiak hegoak eman zizkiola domina posible batean pentsatzeko, eta lortu ez izanak ez duela asetuta uzten, baina oso pozik dagoela lortutakoarekin. Emaitzak irailaren 18tik 25era Racicen (Txekiar Errepublika) jokatuko den Munduko Txapelketari begira hobetzen jarraitzeko motibatzen du.Virginia Diazek gaur ez du izan atzoko scullen finalerdian ontziarekin izan zuen sentsazio bera. Gaur ontziarekin feeling hori falta izan zaio, eta horrek maila fisikoan ere eragina izan du.

Virginia ez da aurreko fasean bezain fin hasi, eta seigarren postuan geratu da A finalaren hasieran. Probaren erdira iristear zegoela, egoera apur bat aldatu da. 1.000 metrotik igarotzean, Virginiak aurrera egin eta bosgarren postuan kokatu da, baina Basque Teameko komunikazio taldeari aitortu dionez, inoiz ez du sentitu plaza hori hobetzeko eta aurkariekiko distantziak murrizteko adina indar.

Metal preziatuena Karolien Florijn herbeheretarrak eskuratu du (8:01.43), zilarrezko domina estropada bikaina biribildu duen Evangelia Anastasiadou greziarrak irabazi du (08:08.20), eta brontzezko domina Alexandra Foester alemaniarrak bereganatu du (08:09.86). Tokioko Jokoetan brontzezko domina irabazi zuenak, Magdalena Lobnig austriarrak laugarren amaitu du (08:10.10) eta Virginia Diaz Basque Teameko kirolariak bosgarren (8:20.67, +19.24).

Virginia Diazek adierazi du Europako txapelketa honetan lortutako emaitzari balioa eman behar zaiola; izan ere, bederatzi hilabete besterik ez dira ontziz aldatu eta scullean arraun egiten hasi denetik. Izan ere, iazko ziklo olinpikoa lemazainik gabeko bikoan egin zuen.

Virginiak esan du finalerdiak hegoak eman zizkiola domina posible batean pentsatzeko, eta lortu ez izanak ez duela asetuta uzten, baina oso pozik dagoela lortutakoarekin. Emaitzak irailaren 18tik 25era Racicen (Txekiar Errepublika) jokatuko den Munduko Txapelketari begira hobetzen jarraitzeko motibatzen du.