basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Arraunketa 14
abuztua
2022

Jorge Pineda Basque Teameko arraunlariak bosgarren amaitu du Europako Txapelketan

Jorge Pinedaren PR3 Mixed Coxed Four ontziak ezin izan du finalerako txartela eman zion sailkapen saioan lortutako posisioa hobetu eta bosgarren postuan amaitu du Munichen jokatzen diren Europako txapelketetako A mailako finala.

Ontzia bosgarren postuan abiatu da eta ezin izan dio estropadari buelta eman, gainerako lehiakideen nagusitasuna dela eta. Britainia Handiak irabazi du urrea 7:06.73ko denborarekin, Frantziak zilarra 7:26.06ko denborarekin, Alemaniak brontzea 7:33.17ko denborarekin, Italiak laugarren potua 7:43.54ko denborarekin eta Espainiak bosgarrena 7:59.01eko denborarekin.

Gaur, Municheko estropada-eremuko haize-boladak ez dira sailkapen-jardunaldian bezain gogorrak izan, eta Jorgeren taldeak lehen eguneko denbora hobetu ahal izan du.

Hala ere, lan asko dago egiteko elkarrekin denbora gutxi daraman lauko ontzi batean. Jorge Pinedak Munichera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio pozik dagoela Alemaniako hirian egindakoarekin, hobekuntzak nabariak baitira. Ontzi paralinpikoek ia ez dute aukerarik izan Munduko kopetan parte hartzeko, ezta Tokioko Jokoetatik lehiatzeko ere, eta hori da oztopoetako bat, Basque Teameko kirolariaren arabera.

Ontziaren helburu nagusia 2024ko Pariseko Jokoak dira eta horretarako minutuak eta lehiaketak elkarrekin metatu behar dituzte. Zortzimilako bat bezalakoa da, etapaz etapa joan behar da eta pixkanaka-pixkanaka batuz”, azpimarratu du bizkaitarrak.

Ia hilabete barru, bide horretan lagunduko dien beste proba bat izango dute: irailaren 18tik 25era Racicen (Txekiar Errepublika) jokatuko den Munduko Txapelketa.