basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Arraunketa 13
abuztua
2022

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak ezustekoa eman du eta Municheko Europako Txapelketako finalean sartu da

Virginia Díaz ezin pozago zegoen Municheko estropada eremuan jokatu den gaurko finalerdia bukatzean, gertatu berri zena ia sinestu gabe. Basque Teameko kirolariak emakumezkoen banakako scull probako bigarren finalerdia irabazi du eta biharko finalerako sailkatu da.

Virginiak seigarren kaletik egin du arraun eta oso irteera ona burutu du, bere esanetan, hori bere indarguneetako bat izaten ez den arren. Lehen partzialean Virginia laugarren izan da, baina behetik gora egin du probak aurrera egin ahala. Estropadako lehen 1.000 metroak betetzean hirugarren postura pasa da, eta 1.500 metrotik pasatzean probaren azken zatiari ekin dio lehenengo postuan jarriz. Virginiak nagusitasunez, eta 8:06.03ko denbora lortuta, irabazi du finalerdia. Atzetik, Tokioko Jokoetan brontzea irabazi zuen Magdalena Lobnig austriarrak, Siri Eva Kristiansen norvegiarrak, Lenka Antosova txekiarrak eta Nina Kostanjsek eslovakiarrak amaiu dute.

Virginiak sailkapen-seriean baino erosoago egin du arraun, haizeak aurreko egunean baino indar gutxiago jo baitu. Bere estropada egiten saiatu da, bere lanean zentratuz eta emaitza ezin hobea izan da. Bera harrituta zegoen gaur izan duen errendimenduarekin eta, aurreko aldietan aurre egin dion txekiar lehiakidea baino gehiago izatearekin gaurkoan.

Gogoan izan behar da Virginia Díaz banakako lehiaketan ari dela orain, berriz ere scull-era egokituta. Aurreko ziklo olinpikoan lemazainik gabeko bikoan lehiatu zen Aina Cid-ekin batera, eta seigarren postua eta diploma lortu zituen Tokioko Jokoetan.