
Eukene Larrarte Basque Teameko txirrindulariak Europako Txapelketako kanporatze proba utzi behar izan du eroriko gogor batengatik
Gaurkoa arratsalde gorabeheratsua izan da Messe München-en. Municheko txapelketetako pistako txirrindularitzako kanporatze proba lehen itzulitik gelditu behar izan da, hiru txirrindulari erori baitira, nahiz eta ondoren pistara itzuli diren.
Ezustekoaren ondoren, esprinterako lehen deian Eukene kanpoan geratzeko zorian egon da, baina taldean jarraitzea lortu du. Kanpaiak berriro jo duenean, taldearen atzeko postuetan jarraitu du, baina azkenean kanpoan geratu dena Daniela Campos txirrindulari portugaldarra izan da.
Kanporaketarako hirugarren esprinterako hurrengo deian, hainbat korrikalarik eroriko handia izan dute; tartean Eukene Larrarte tolosarra zegoen. Lasterketa eten egin da eta Eukenek pista utzi behar izan du egin behar izan du Letizia Paternoster italiarrarekin batera.
Eukene ospitalera eraman dute azterketa sakona egiteko eta behin betiko diagnostikoa egiteko. Basque Teameko kirolariak belodromoa utzi du lepauztaian min handia hartuta.