basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Txirrindularitza 11
abuztua
2022

Basque Teameko kirolariek pistako txirrindularitzaren aurpegia eta gurutzea bizi izan dute Municheko Europako Txapelketetan

Messe München belodromoak albiste ona utzi digu gaur arratsaldean, Ekain Jimenezen lehen kanporaketarako sailkapena taldekako abiaduran eta bi ez hain onak, Tania Calvo, Eukene Larrarte eta Ziortza Isasi kanporatzea taldekako jazarpenean eta Jaime Romerorena gizonezkoen proba berdinean.

Ekain Jimenezek taldekako abiadura probarako sailkatze saioa gainditu du. Basque Teameko txirrindulariak, Alejandro Martinez eta Jose Morenorekin batera, zazpigarren postuan bukatu du, 36.661eko emaitzarekin. Zortzi onenak sailkatu dira biharko, abuztuaren 12ko lehen kanporaketan parte hartzeko. Herbehereek, Britainia Handiak, Frantziak, Poloniak, Alemaniak eta Txekiar Errepublikak gainditu dituzte, baina Italia, Lituania eta Ukraina baino hobeak izan dira gaurkoan. Proba amaitzean, Ekain Jimenezek aitortu du lasterketa askoz hobeto presta daitekeela, baina biharko hitzordurako akatsak leuntzen saiatuko direla.

Jarraian, Tania Calvo, Eukene Larrarte eta Ziortza Isasi taldekako jazarpenean izan dira. Proban eurak izan dira lehenak eta ez zaie oso ondo joan. Isabel Martin nahiko berria den taldean sartu da. Alde batetik batera korritzeko izan duten aukera gutxiengatik eta, bestetik, Municheko belodromoaren ezaugarriengatik apur bat baldintzatuta aritu izan dira. Lehian zeuden bederatzi taldeetatik zortzi hurrengo txandara pasatzen ziren eta neskak bederatzigarrenak izan dira 4:37.811ko denborarekin.

Gauza bera gertatu zaio Jaime Romero Basque Team-eko beka duen pistardari. Albert Torres eta Sebastian Mora boteretsuak laukoteko kide izatea ez da nahikoa izan. Bederatzigarren postuan amaitu dute 4:03.340ko marka egimda. Jaimek proba bukatutakoan esan du oraindik asko dagoela hobetzeko lehiakideekin alderatuta.