basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Arraunketa 11
abuztua
2022

Virginia Diaz Basque Teameko arraunlaria finalerdietara pasa da Municheko Europako Txapelketan

Virginia Diaz hirugarren izan da scull singlearen sailkapen-txandan, eta finalerdia jokatzeko txartela lortu du horrela.

Virginiak hirugarren postuan egin du arraun hasieratik eta horri eutsi dio estropada amaitu arte. Dena den, ezin izan du saihestu Magdalena Lobnig austriarrarekiko b¡denbora galtzen joatea partzial bakoitzetik pasatzean: aldea +4.61koa izan da 500 metrotik igarotzean, +6.36koa 1.000 metrotik igarotzean eta +9.86koa 1.500 metrotik igarotzean. Virginiak hirugarren egin du 8:56.36ko (+13.53) kronoarekin, aipatutako Lobnig eta Desislava Angelova bulgariarraren (+4.80) atzetik. Finalerdietarako txartela lortzen zuten lehen hirurek.

Virginia Diazek Munichera joandako komunikazio taldeari esan dio lehen kaletik arraun egiteak min handia egin diola eta kontrako haize bortitza oztopo gogorra izan dela. Larunbateko finalerdian haize hori sufritu behar ez izatea espero du.

Virginia egokitzen ari da berriz ere banakako scull batean arraun egitera. Denboraldi honetan Munduko Kopa bakarra jokatu du, Belgradekoa, eta laugarren amaitu zuen B mailako finalean. Ziklo olinpiko honetan Virginiak lemazainik gabeko bikoa uztea erabaki zuen. Ontzi horrekin Tokioko Jokoetan lehiatu zen eta Aina Cidekin batera diploma olinpikoa lortu zuen seigarren postuan bukatuta.