basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 31
uztaila
2022

Klara Olazabal finalik gabe geratu da Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Klara Olazabal finalaurrekoetara igaro zen, Eiskanalen egindako lehen jaitsierarekin. Ederki sufritu zuen lehen 20en artean sartzeko, baina egin zuen. Gaur ere ezin izan du bere bertsiorik onena erakutsi eta, tamalez, 17. postuan bukatuta, 123.04ko denborarekin (+11.00 Jessica Fox australiarrarekin alderatuta) eta 18. atean bi segundoko penalizazioarekin, finaletik kanpo geratu da.

Klarak Alemaniara joandako Basque Teameko komunikazio taldeari esan dio gauzak ez direla espero bezala atera, baina orain gainerakoan jarri behar dituela indarrak, azken bi Munduko Kopetan pentsatu behar duela, Pauekoan eta Seu d´Urgellekoan, eta denboraldia amaitzeko geratzen diren hainbat kontzentraziotan. Klararen emaitzarik onena aurtengo denboraldian Tacengo Munduko Kopako finalean lortutako bosgarren postua izan da.