basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 31
uztaila
2022

Ander Elosegi ez da finalera igaro Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Denboraldi hau maldan gora jarri zaio Ander Elosegi lau aldiz olinpikoari, baina onartu beharra dago berea bezalako ibilbide luze batean gorabeherak izaten direla, eta urte postolinpikoetan, goi mailan hainbeste denboraldi egiten direnean, indarrak dosifikatu behar direla.

Anderrek sailkapen onak egin zituen Augsburgoko Munduko Txapelketan eta jaitsiera bakarra behar izan zuen finalerdietara pasatzeko. Hala ere, gaur ibilbidearen bigarren zatia trabatu egin zaio lau diploma olinpiko dituenari. Ander Elosegik 28. postuan amaitu du finalerdia, 114.38ko denborarekin (+13.86) eta 2 segundoko zigorrarekin 16. Atean egindako ukituagatik. Emaitzak ez dio finalean sartzeko aukerarik eman.