basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 30
uztaila
2022

Maialen Chourraut bikain batek ezustean harrapatu eta bosgarren amaitu du Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketa

Basque Teameko Maialen Chourraut piraguistak hasiera batean ezinezkoa dirudiena lortzera ohitu gaitu. Lehenik eta behin, munduko dominak iritsi ziren, 2009an La Seu dاUrgellen eta 2011n Bratislavan, ondoren brontze olinpikoa Londres 2012an, Europako txapelketa Marklebeerg 2015ean, Rio de Jaineroko Jokoetako urrea 2016an eta zilarra Tokioko Jokoetan 2021ean. Orain ezustekoa eman du eta modu epikoan sartu da K1eko finalean Augsburgoko Munduko Txapelketan.

Dena den, Maialen Chourrautek beti nahi du gehiago. Otsailean sorbaldan ebakuntza egin zioten, denboraldiko hitzordu nagusian egoteko borrokatu da eta lortu du. Horrekin, baina, konforme geratu ez eta finalean sartzen saiatu da. Podiumean egoteko aukerak izan ditu azken unera arte.

Basque Teameko komunikazio taldeari esan dion bezala, ez du ezta arropa ekarri finala jokatzeko, berak ere ez baitzuen espero azken txandara arte pasatzea. Azken asteetan oso gogor lan egin du ahalik eta baldintza onenetan iristeko, batez ere mentalki, eta ahaleginak merezi izan du.

Maialenek dio oraindik ez duela muskulatura ehuneko ehunean, eta oraindik xehetasunak doitu behar dituela, baina emaitza honek sailkapenerako baliagarria den 2023ko Londresko Munduko txapelketarekin eta 2024ko Pariseko Jokoekin amesteko animatzen du.

Gaurko finalerdian zazpigarren izan da, 109.88ko denborarekin (+6.14 Ricarda Funk alemaniarrarekiko). Jaitsiera oso ona egin du, testuingurua kontuan hartuta.

Finalean are gehiago hobetu du. Maialenek berak eta Xabi Etxaniz teknikariak ez zuten sinesten. Domina postuetan egon da luzaroan. Brontzeak eskuragarria zirudien Horn italiarrari 50eko zigorra ezarri diotenean, eta Jessica Fox australirrak segundoren bat galdu duenean hormaren kontra joanda. Hala ere, alemaniarrek ez dute etxean barkatu. Elena Lilik hirugarren izan da eta Ricarda Funkek lortu du urrea. Maialenek bosgarren bukatu du, 108.78ko denborarekin (+7.54).Basque Teameko Maialen Chourraut piraguistak hasiera batean ezinezkoa dirudiena lortzera ohitu gaitu. Lehenik eta behin, munduko dominak iritsi ziren, 2009an La Seu dاUrgellen eta 2011n Bratislavan, ondoren brontze olinpikoa Londres 2012an, Europako txapelketa Marklebeerg 2015ean, Rio de Jaineroko Jokoetako urrea 2016an eta zilarra Tokioko Jokoetan 2021ean. Orain ezustekoa eman du eta modu epikoan sartu da K1eko finalean Augsburgoko Munduko Txapelketan.

Dena den, Maialen Chourrautek beti nahi du gehiago. Otsailean sorbaldan ebakuntza egin zioten, denboraldiko hitzordu nagusian egoteko borrokatu da eta lortu du. Horrekin, baina, konforme geratu ez eta finalean sartzen saiatu da. Podiumean egoteko aukerak izan ditu azken unera arte.

Basque Teameko komunikazio taldeari esan dion bezala, ez du ezta arropa ekarri finala jokatzeko, berak ere ez baitzuen espero azken txandara arte pasatzea. Azken asteetan oso gogor lan egin du ahalik eta baldintza onenetan iristeko, batez ere mentalki, eta ahaleginak merezi izan du.

Maialenek dio oraindik ez duela muskulatura ehuneko ehunean, eta oraindik xehetasunak doitu behar dituela, baina emaitza honek sailkapenerako baliagarria den 2023ko Londresko Munduko txapelketarekin eta 2024ko Pariseko Jokoekin amesteko animatzen du.

Gaurko finalerdian zazpigarren izan da, 109.88ko denborarekin (+6.14 Ricarda Funk alemaniarrarekiko). Jaitsiera oso ona egin du, testuingurua kontuan hartuta.

Finalean are gehiago hobetu du. Maialenek berak eta Xabi Etxaniz teknikariak ez zuten sinesten. Domina postuetan egon da luzaroan. Brontzeak eskuragarria zirudien Horn italiarrari 50eko zigorra ezarri diotenean, eta Jessica Fox australirrak segundoren bat galdu duenean hormaren kontra joanda. Hala ere, alemaniarrek ez dute etxean barkatu. Elena Lilik hirugarren izan da eta Ricarda Funkek lortu du urrea. Maialenek bosgarren bukatu du, 108.78ko denborarekin (+7.54).