basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 30
uztaila
2022

Maialen Chourrautek eta Miren Lazkanok extremeko kanporaketetara pasatzea lortu dute Augsburgeko Munduko Txapelketan

Gaur goizeko K1eko finalaurrekoen eta finalen ondoren, arratsaldean, extremeko txanda kronometratuak jokatu dira Alemaniako udalerrian egiten ari den Munduko txapelketan. Erlojuaren kontrako jaitsiera horietan, hasierako arrapalari aurre egiteaz gain, hainbat erremonte eta eskimotaje egin behar dira eta biharko kanporaketetarako lehen galbahea ekartzeaz gain, parrilen ordena ezartzeko ere balio dute. Gogoratu behar da modalitate hau 2024ko Pariseko Jokoetan sartuko dela lehen aldiz programa olinpikoan, eta horrek areagotu egin du horren inguruko interesa.

Gaur Maialen Chourrautek, goizeko finalean bosgarren amaitu duenak, ezustekoa eman du arratsaldean ere, gure piraguisten artean izan baita extremean. Lasartearrak 11. postuan bukatu du (69.03, +2.59), eta Miren Lazkanok 16.ean (69.87, +3.43). Okerrago joan zaie Klara Olazabali, 28. izan baita (71.28, +4.84), eta Olatz Arreguiri, 52. bukatu baitu (79.60, +13.16). Herrialde parte-hartzaile bakoitzak bi piraguistako kupoa du biharko kanporaketetan.

Gizonezkoetan Joan Crespok 28. postuan bukatu du 66.61eko denborarekin (+4.32) eta David Llorente, Manuel Ochoa eta Miquel Trave aurretik zituela, horregatik ez du sailkatzeko aukerarik izan.Gaur goizeko K1eko finalaurrekoen eta finalen ondoren, arratsaldean, extremeko txanda kronometratuak jokatu dira Alemaniako udalerrian egiten ari den Munduko txapelketan. Erlojuaren kontrako jaitsiera horietan, hasierako arrapalari aurre egiteaz gain, hainbat erremonte eta eskimotaje egin behar dira eta biharko kanporaketetarako lehen galbahea ekartzeaz gain, parrilen ordena ezartzeko ere balio dute. Gogoratu behar da modalitate hau 2024ko Pariseko Jokoetan sartuko dela lehen aldiz programa olinpikoan, eta horrek areagotu egin du horren inguruko interesa.

Gaur Maialen Chourrautek, goizeko finalean bosgarren amaitu duenak, ezustekoa eman du arratsaldean ere, gure piraguisten artean izan baita extremean. Lasartearrak 11. postuan bukatu du (69.03, +2.59), eta Miren Lazkanok 16.ean (69.87, +3.43). Okerrago joan zaie Klara Olazabali, 28. izan baita (71.28, +4.84), eta Olatz Arreguiri, 52. bukatu baitu (79.60, +13.16). Herrialde parte-hartzaile bakoitzak bi piraguistako kupoa du biharko kanporaketetan.

Gizonezkoetan Joan Crespok 28. postuan bukatu du 66.61eko denborarekin (+4.32) eta David Llorente, Manuel Ochoa eta Miquel Trave aurretik zituela, horregatik ez du sailkatzeko aukerarik izan.