basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakPiraguismoa 30
uztaila
2022

Joan Crespok ezin izan du finala jokatu Augsburgeko eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan

Basque Teameko palistak 37. postuan bukatu du finalerdia

Joan Crespok loria lortu du azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina eskuratu zuen Seu d اUrgellen jokatutakoan, eta urrezko domina patruilen proban, eta 2021ean Bratislavan jokatutako Munduko Txapelketan podiumeko hirugarren tokira igo zen berriro. Oraingoan, ordea, ezin izan du lortu.

Donostiarrari ebakuntza egin zioten otsailean, Akilesen orpazurda hausteagatik, eta ezin izan du denboraldia bere sasoi punturik onenarekin egin. Nolanahi ere, gipuzkoarrak dena eman du Eiskanalean, aurtengo gainerako hitzorduetan bezala, Eslovakiako Europako txapelketa goiztiarrean barne.

Herenegun finalerdietarako txartela lortu zuen bigarren jaitsierarik egin behar izan gabe, baina gaurko proposatutako zirkuitua trabatu egin zaio. Lehen zatia oso kontzentratua egin du, azkarra izan da eta ez du ia hutsik egin, baina 14. atea jotzeak lehiaketatik atera du eta hortik aurrera 21. eta 24. ateetan ukituak egin ditu eta gainera 50 segundoko zigorra jarri diote 25. atea saltatzeagatik. Crespok 37. postuan bukatu du 153.81eko denborarekin (+59.05 Peter Kauzer eslovakiarrarekiko).

Bere jardunaren ostean, Joanek aitortu dio Augsburgera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari, arnasa hartu behar duela orain eta hurrengo denboraldian zer zer egingo duen erabaki aurretik, gauzak ondo hausnartu behar ditu, urte asko baitira goi mailan lehiatzen.

Gaur arratsaldean extreme txapelketako erlojuz-kontrakoa jokatuko du.