basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
uztaila
2022

Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketan

Basque Teameko palista in extremis sartu da lehen jaitsieran

Klara Olazabalek tentsio uneak bizi izan ditu C1ean banakako lehen jaitsiera egin ondoren. Bi palista falta ziren jaitsiera egiteko, bata Jessica Fox dominaduna olinpikoa zen eta bestea Georgia Morou. Greziarraren erreferentziak oso atzean geratu direnez, Klarak arnasa lasai hartu ahal izan du azkenean. 20 piraguista pasatzen ziren zuzenean finalera eta bera izan da hogeigarrena. Ez du zigorrik izan eta 114.17ko denborarekin txartela lortu du.

Klarak probaren ostean esan dio Basque Teameko komunikazio taldeari ibilbidearen erdian akats batzuk egin dituela, baina zuzeneko paseak arnasa ematen diola igandeko jardunaldiari aurre egiteko, orduan finalerdia eta finala jokatuko baitira.

Klara Olazabalek 20. postuan bukatu zuen Eslovakiako Europako Txapelketa eta Munduko Kopetan bere ibilbidea oso ondo hasi ez bazuen ere, nabarmena da Tacengo Munduko Kopako finalean lortutako bosgarren postua.