basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
uztaila
2022

Ander Elosegi Augsburgeko eslalon piraguismoko Munduko Txapelketako finalerdian sartu da

Basque Teameko kirolariak 19. amaitu du bere banakako lehen jaitsiera denboraldiko hitzordu nagusian

Denboraldia ez da erraza izaten ari Ander Elosegirentzat, nahiz eta berak dagoeneko ohartarazi duen hainbeste urtez maila gorenean egon ondoren, intentsitatea noiz jaitsi jakin behar dela, indarberritzeko. Ander Elosegi Tokiotik itzuli zen laugarren parte-hartze olinpikoa eta laugarren diploma besapean hartuta, eta horrek sekulako esperientzia ematen dio hitzordu handietan. Gazteenek presioa gehiago nabaritzen duten bitartean, berak badaki une garrantzitsuenetan lasai egoten, eta horixe gertatu da gaur Eiskanalen.

Irungo piraguistak lehen jaitsieran lortu du txartela, nahiz eta azkeneraino itxaron behar izan duen aurkariek zer egiten zuten ikusteko. 19. postuan amaituta, jaitsiera garbiarekin eta 98.67ko denborarekin, finalerdietan sartu da.

Gaurko jardunaren ostean, Ander pozik agertu da Augsburgera joandako basque Teameko komunikazio taldeari egindako adierazpenetan, nahiz eta, beti bezala, pausoz pauso joan behar dela esan duen.

C1eko finalerdia eta finala igandean jokatuko dituzte.