basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 28
uztaila
2022

Maialen Chourrautek finalerdietarako txartela lortu du Augsburgeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko palistak bigarren jaitsiera behar izan du, horretan bederatzigarren postuan amaitu duelarik

Urtebete pasa da Maialen Chourrautek Tokioko Jokoetan zilarrezko domina lortu eta bere hiruko olinpikoa biribildu zuenetik. Jendeak oraindik erretinan gordetzen du irudi hori, eta lasartearra berriro txapelketetan ikusteko irrikan zegoen. Pariseko Jokoei begira, gipuzkoarrak aurten etenaldi bat egitea eta ebakuntza gelatik pasatzea erabaki zuen joan den otsailean, bere sorbalda garaiz konpontzeko Frantziako hiriburuko hitzordu handiari begira. Eslalom piraguismoko Augsburgeko Munduko Txapelketa izango da beraz denboraldi honetako bere lehen lehiaketa. Alde batetik Maialen Alemaniara iritsi da lehiakideekin berriro indarrak neurtzeko gogoarekin, baina eta bestetik, zuhurra da badakielako oraindik borroka lasaitasunez hartzeko beharra duela.

gaurko jardunaldia bukatzean Basque Teameko komunikazio taldeari esan dionez, oso pozik dago egindako lanarekin, hemen egotea lorpen handia delako. Bestalde, badaki hurrengo hilabeteetan xehetasunak leundu eta gogor borrokatu beharko dela, aurkariak inoiz baino azkarragoak izaten ari direlako.

Gaur Maialen Chourrautek bi jaitsiera behar izan ditu Augsburgeko Munduko Txapelketako finalerdietarako sailkapena lortzeko. Egin duen lehen jaitsieran, Chourrautek 24. postuan bukatu du, 105.77ko denborarekin (+7.44 Stefanie Horn italiarrarekiko) eta zigorrik gabe. Lehenengo 20ak zuzenean sailkatzen ziren. Bigarren jaitsieran 10 plaza zeuden jokoan eta Maialen bederatzigarren izan da, 104.17ko denborarekin (+5.30 Lena Teunissen holandarrarekin alderatuta) eta 2 puntuko penalizazioarekin 20. ateko ukitu batengatik. Emaitza honi esker larunbatean jokatuko duten finalerdirako sailkatu da. Finala ere larunbatean bertan jokatuko da.