basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
AlbisteakPiraguismoa 28
uztaila
2022

Joan Crespo finalerdietarako sailkatu da Augsburgeko eslalomeko Munduko Txapelketan

Basque Teameko piraguistak sailkapeneko txartela lehen jaitsieran lortu, bigarrena jokatu behar izan gabe

Munduko Txapelketak ondo ematen zaizkio Joan Crespori. Donostiarrak brontzezko domina irabazi du lehiatu den azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina erdietsi zuen Seu d ´Urgellen jokatutako txapelketan, banaka, eta urrezkoa taldekako proban. Agian pentsa zitekeen Joan bizi den herrian lehiatzeagatik laguntza gehigarri bat izan zuela eta hura baldintzatutako emaitza izan zela, baina bi urte geroago, donostiarrak baieztatu zuen ez zela zorte kontua izan. 2021ean Bratislavan ospatutako Munduko Txapelketan Basque Teameko piraguista podiumeko hirugarren tokira igo zen berriro banakako lehian.

Oraingo honetan, Joanek denboraldi-aurre zail samarra izan ondoren ekingo dio Munduko Txapelketari, otsailean Akilesen orpazurda hautsi ondoren egin zioten ebakuntzak minduta egin dituelako proba eta egonaldi guztiak. Oso justu iritsi zen Liptovski-Mikulasko Europako txapelketara eta Munduko Txapelketa honen aurretik jokatutako gainerako Munduko Kopetara.

Hala ere, Augsburgera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari aitortu dio garrarekin sentitzen dela eta zirkuituaren lehen zatian oso eroso eta indartsu nabigatu duela. Horri esker, indarrak gorde ditu eta azken zatian tarte zail samarra ziurtatu du.

Joanek 22. postuan amaitu du sailkapenaren lehen jaitsiera, 91,59ko denborarekin eta zigorrik gabe. 30 palista pasatzen ziren zuzenean finalaurrekora, bigarren jaitsieran lehiatu beharrik izan gabe. Larunbatean jokatuko du finalerdia eta dena ondo badoa, finala ondoren.Basque Teameko piraguistak sailkapeneko txartela lehen jaitsieran lortu, bigarrena jokatu behar izan gabe

Munduko Txapelketak ondo ematen zaizkio Joan Crespori. Donostiarrak brontzezko domina irabazi du lehiatu den azken bi Munduko Txapelketetan. 2019an brontzezko domina erdietsi zuen Seu d ´Urgellen jokatutako txapelketan, banaka, eta urrezkoa taldekako proban. Agian pentsa zitekeen Joan bizi den herrian lehiatzeagatik laguntza gehigarri bat izan zuela eta hura baldintzatutako emaitza izan zela, baina bi urte geroago, donostiarrak baieztatu zuen ez zela zorte kontua izan. 2021ean Bratislavan ospatutako Munduko Txapelketan Basque Teameko piraguista podiumeko hirugarren tokira igo zen berriro banakako lehian.

Oraingo honetan, Joanek denboraldi-aurre zail samarra izan ondoren ekingo dio Munduko Txapelketari, otsailean Akilesen orpazurda hautsi ondoren egin zioten ebakuntzak minduta egin dituelako proba eta egonaldi guztiak. Oso justu iritsi zen Liptovski-Mikulasko Europako txapelketara eta Munduko Txapelketa honen aurretik jokatutako gainerako Munduko Kopetara.

Hala ere, Augsburgera joandako Basque Teameko komunikazio taldeari aitortu dio garrarekin sentitzen dela eta zirkuituaren lehen zatian oso eroso eta indartsu nabigatu duela. Horri esker, indarrak gorde ditu eta azken zatian tarte zail samarra ziurtatu du.

Joanek 22. postuan amaitu du sailkapenaren lehen jaitsiera, 91,59ko denborarekin eta zigorrik gabe. 30 palista pasatzen ziren zuzenean finalaurrekora, bigarren jaitsieran lehiatu beharrik izan gabe. Larunbatean jokatuko du finalerdia eta dena ondo badoa, finala ondoren.