Piraguismoa
27
uztaila
2022
uztaila
2022
Gaur hasi da eslalom piraguismoko Munduko Txapelketa Augsburgen eta Basque Teameko sei kirolari lehiatuko dira bertan
Maialen Chourraut lehiaketara itzuli da, sorbaldako lesioagatik egindako ebakuntzaren ondoren
Augsburg (Alemania), 2022ko uztailaren 27a. Gure palistek Augsburgeko Munduko Txapelketari, denboraldiko hitzordu garrantzitsuenari, hasiera eman diote, taldekako probekin.Maialen Chourraut izan da uretan sartzen lehena. Hiru domina olinpikoren jabeak 6. postuan amaitu du K1ean egindako patruilen jaitsiera, Julia Cuchi eta Laia Sorribesekin batera, 116.35eko denbora eginez (+13.57 Alemaniarekiko, irabazlea). Maialen ilusioz gainezka dago, baina badaki, era berean, zaila izango dela Munduko Txapelketa honetan sorpresa ematea bere sorbalda ebakuntzaren ondoren.
Gizonezkoen K1ean, Joan Crespok 11. amaitu du Miquel Trave eta Manuel Ochoarekin batera. 103.89ko denbora egin dute, Alemaniarekiko +11.99, hau ere gizonezkoetan garaile.
Emakumezkoen C1ean, Miren Lazkanok, Klara Olazabalek eta Ainhoa Lameirok osatutako hirukotea 7. izan da, 131.18ko kronoarekin (Txekiar Errepublikarekiko +15.83).
Ander Elosegi Luis Fernandez eta Miquel Traverekin batera aritu da, gizonezkoen C1ean. 12. postuan amaitu dute 153.22ko denborarekin (+57.74 Esloveniarekin alderatuta). Jaitsiera ona egin dute, baina Anderri 4. Atean jarritako 50eko zigorrak min handia egin die eta ezin izan diote buelta eman.