basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Atletismoa 03
uztaila
2022

Brontzezko domina Tessy Eboselerentzat Mediterraneoko Jokoetan

Basque Teamek eta Euskadiko Atletismo Federazioak martxan jarritako bikaintasun proiektuko kideak brontzezko domina lortu du jauzi hirukoitzean 13,63ko markarekin

Mediterraneoko Jokoetako atletismoaren hirugarren jardunaldian Tessy Ebosele podiumeko hirugarren tokira igotzen ikusi genuen. Kirolariak brontzezko domina irabazi zuen jauzi hirukoitzean 13,63 metroko markarekin Oranen (Aljeria) egin zuen seigarren eta azken saiakeran. Gainera, arabarrak bere marka pertsonala berdintzea lortu zuen, eta duela sei egun Nerjan jokatutako aire zabaleko atletismoko Espainiako txapelketetan lortutako brontze absolutuari beste arrakasta bat gehitu zion.

Tessy Eboselek hiru aldiz lortu zuen Orango jauzi hirukoitzeko finalean 13 metroak gainditzea eta azkenean hirugarren postuan bukatu zuen. Neja Filipic esloveniarrak irabazi zuen (14,16 metro) eta Tugba Danismaz turkiarra (14,05 metro) izan zen bigarren.

Tessy Eboselek 20 urte beteko ditu uztailean eta euskal atletismoaren promesarik handienetakoa da. Atleta hau luzera jauzian eta jauzi hirukoitzean lehiatzen da. Eboselek 20 urtez azpiko emakumezko atleta onenaren saria jaso zuen duela hilabete batzuk Espainiako Atletismo Federazioaren eskutik.