basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 12
ekaina
2022

Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariak brontzea irabazi du Funchaleko Munduko Txapelketako estilo libreko 400 metrokoan

Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire Basque Teameko igerilariek Tokioko Jokoetan hasi zuten arrakastaren bidetik jarraitu nahi dute Funchaleko hiriburuan, Penteadako Igeriketa Gune Olinpikoan jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Madeiran jokatzen ari da Munduko Txapelketaren hamargarren edizioa eta Portugalen antolatu den historiako ekitaldi paralinpiko handiena izango da, paralinpiar Jokoetatik bederatzi hilabete besterik igaro ez direnean.

Zentroak 2016ko eta 2021eko Europako Txapelketak jaso zituen, eta oraingo honetan 70 herrialdetako 600 igerilarik hartuko dute parte bertan, Errusiatik eta Bielorrusiatik etorritako kirolariak kenduta.

Nahia Zudairek diploma bat lortu zuen Tokioko Joko Paralinpikoetako estilo libreko 400 metrokoan laugarren amaitu ondoren, eta sailkapen ona egin du gaur goizean, bigarren postuan bukatuz. Goizeko serieak sentsazio baikorrak eman ditu arratsaldeko S8 kategoriako finalari aurre egiteko. Are gehiago kontuan hartuta Jessica Long estatubatuarra, Tokioko Jokoetan 6 domina irabazi zituena (horien artean zilarra 400 libreetan) ez dela Munduko txapelketa honetan lehiatuko.

Domina poltsikoratzeko aukera gertuago zegoen eta Nahia Zudairek ez dio abagune horri ihes egiten utzi Portugalgo hirian; finalean irteera ona egin du eta hasieratik hirugarren postuan kokatu da. Hirugarren postu horri eutsi dio eta ez du inoiz galdu. Morgan Stickney estatubatuarraren (4:50.18) eta Xenia Palazzo italiarraren (5:02.54) ondoren, ez du aurkaririk izan. Nahia Zudairek (5:05.40) Paola Lizette Ruvalcaba mexikarrarekiko distantzia gorde du, eta italiarrarekiko aldea ere murriztu du azken metroetan. Marka honekin Espainiako beste errekor bat hautsi du Zudairek, duela bost egun Euskadiko txapelketan 100 metro libreetan lortutakoari gehituz.

Bestalde, Iñigo Llopisek ere lan ona egin du estilo libreko 400 metroko proban, Londresen 2019ko Munduko Txapelketako zortzigarren postua hobetuz. Goizeko sailkapen nagusian laugarren izan da eta arratsaldean ere laugarren amaitu du (4:43.43), Alberto Amodeo italiarraren (4:27.76) eta Matthew Torres (4:27.84) eta Robert Griswold (4:33.37) estatubatuarren atzetik.

Tokion 100 metro estilo librekoan erdietsitako zilarraren ondoren, konfiantzaz gainezka eta anbizioz gainezka dator donostiarra, Funchalen podiumera igotzeko faboritoetako bat izanik: “Jokoak hitzordu berezia izan ziren eta orain aurkariekin Munduko Txapelketa batean lehiatzeak ilusioa egiten dit, ea maila ona ematen dugun. 100 bizkarrean kostatu zait Tokion egin nuen markara hurbiltzea, baina bertan dut domina lortzeko aukera handiena. Garrantzitsuena proba bakoitzean nire mailarik onena ematea eta nire denborak jaistea da” adierazi du Llopisek.