basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 10
ekaina
2022

Basque Teamek kirolean eta enpresan egindako pandemia ostearen kudeaketari buruzko hausnarketa egin du

Basque Team Fundazioak eta Estrategia Empresarialek antolatutako jardunaldian, aurkako egoerei aurre egiteko orduan, taldeen kudeaketari, malgutasunari, egokitzeko gaitasunari eta helburuei dagokienez, indarguneak aztertzearen garrantzia azpimarratu da

Basque Team Fundazioak eta Estrategia Empresarialek antolatutako “Kirola eta enpresa, pandemiaren osteko kudeaketa” izeneko jardunaldia Donostian egin da, eta bertan izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Maialen Chourraut hiru domina olinpiko dituen Basque Teameko piraguista, Lucas Eguibar snowboardcrosseko egungo munduko txapelduna, Maria Lasa Irizar enpresako zuzendari nagusia eta Nerea Burutaran Ternua Groupeko pertsonen zuzendaria.

Ekitaldia Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailearen hitzaldiarekin hasi da, eta nabarmendu du fundazioan, kirol-emaitza bikainak sustatzeaz gain, kirolariei ere laguntzen zaiela, goi-mailako lehiaketan egindako ibilbidea amaitu ondoren, lan munduan sartzeko arazo gutxiago eduki ditzaten. Basque Teamek 2017an lotu zuen lankidetza-hitzarmena euskal patronalekin, eta lanean jarraitzen du kirolarien eta enpresen arteko hurbilketa sustatzeko. Era berean, adierazi du goi-mailako kirolak bikaintasuna adierazten duela, eta erakargarritasun eta interes handiko jarduera dela, duen ordezkaritza-funtzioagatik eta jarduera fisikoaren sustapenean eta jarduera horri lotutako balioen sustapenean duen eraginagatik.

Olatz Legarzak egindako irekierari Roberto Urkizak, Estrategia Empresarialeko kontseilari delegatu eta zuzendariak, moderatutako mahai-ingurua jarraitu dio. Bertan, kirolak enpresa mundutik zer ikas dezakeen, eta alderantzizkoa, aztertu da, ekipoen kudeaketari, malgutasunari, egokitzeko gaitasunari eta helburuei dagokienez. Pandemia osteko egungo egoerari nola aurre egiten ari garen eta gure indarguneak zeintzuk diren errepasatu da. Maialen Chourrautek esan du covid-ak sortutako krisiak maila guztietan ukitu gaituel. Lucas Eguibarrek, bere aldetik, Basque Team bekaren laguntza izan izana eskertu du; lanean jarraitzeko oinarria suposatu duelako.

“Guztioi egokitu zaigu, enpresei ere bai, etengabe moldatzeko gaitasuna sortzea, presentzialtasuna eta telelana duten poitika hibridoak sortzea” adierazi du Nerea Burutaranek.

Etorkizunean ziurgabetasunarekin lan egiten jarraitu beharko dugu, pandemiak edo bestelako egoerak direla eta. “Lehiaketa bat ziurgabetasuna da. Eragin diezaguke edo aukera bat izan daiteke. Aukera horrek lan egiteko gogoa ematen digu eta ikasketa bat lortzen du”, nabarmendu du Chourrautek. Horren harira, Maria Lasa Irizarrek azpimarratu du ziurgabetasuna positiboa edo negatiboa izan daitekeela, eta guk aukera bihurtzen dugula.

Ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak itxi du ekitaldia. “Pandemiak gauza asko irakatsi dizkigu. Ziurgabetasunaren eta ezbeharraren kontzientzia sortu digu, gure jarduerak aurrera eramateko ingurune seguruak sortu beharraren kontzientzia; ekonomian, berdintasunean eta erronka digitalean gainditu gabeko erronkak izatearen kontzientzia” azpimarratu du Zupiriak.Basque Team Fundazioak eta Estrategia Empresarialek antolatutako jardunaldian, aurkako egoerei aurre egiteko orduan, taldeen kudeaketari, malgutasunari, egokitzeko gaitasunari eta helburuei dagokienez, indarguneak aztertzearen garrantzia azpimarratu da

Basque Team Fundazioak eta Estrategia Empresarialek antolatutako “Kirola eta enpresa, pandemiaren osteko kudeaketa” izeneko jardunaldia Donostian egin da, eta bertan izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea, Maialen Chourraut hiru domina olinpiko dituen Basque Teameko piraguista, Lucas Eguibar snowboardcrosseko egungo munduko txapelduna, Maria Lasa Irizar enpresako zuzendari nagusia eta Nerea Burutaran Ternua Groupeko pertsonen zuzendaria.

Ekitaldia Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailearen hitzaldiarekin hasi da, eta nabarmendu du fundazioan, kirol-emaitza bikainak sustatzeaz gain, kirolariei ere laguntzen zaiela, goi-mailako lehiaketan egindako ibilbidea amaitu ondoren, lan munduan sartzeko arazo gutxiago eduki ditzaten. Basque Teamek 2017an lotu zuen lankidetza-hitzarmena euskal patronalekin, eta lanean jarraitzen du kirolarien eta enpresen arteko hurbilketa sustatzeko. Era berean, adierazi du goi-mailako kirolak bikaintasuna adierazten duela, eta erakargarritasun eta interes handiko jarduera dela, duen ordezkaritza-funtzioagatik eta jarduera fisikoaren sustapenean eta jarduera horri lotutako balioen sustapenean duen eraginagatik.

Olatz Legarzak egindako irekierari Roberto Urkizak, Estrategia Empresarialeko kontseilari delegatu eta zuzendariak, moderatutako mahai-ingurua jarraitu dio. Bertan, kirolak enpresa mundutik zer ikas dezakeen, eta alderantzizkoa, aztertu da, ekipoen kudeaketari, malgutasunari, egokitzeko gaitasunari eta helburuei dagokienez. Pandemia osteko egungo egoerari nola aurre egiten ari garen eta gure indarguneak zeintzuk diren errepasatu da. Maialen Chourrautek esan du covid-ak sortutako krisiak maila guztietan ukitu gaituel. Lucas Eguibarrek, bere aldetik, Basque Team bekaren laguntza izan izana eskertu du; lanean jarraitzeko oinarria suposatu duelako.

“Guztioi egokitu zaigu, enpresei ere bai, etengabe moldatzeko gaitasuna sortzea, presentzialtasuna eta telelana duten poitika hibridoak sortzea” adierazi du Nerea Burutaranek.

Etorkizunean ziurgabetasunarekin lan egiten jarraitu beharko dugu, pandemiak edo bestelako egoerak direla eta. “Lehiaketa bat ziurgabetasuna da. Eragin diezaguke edo aukera bat izan daiteke. Aukera horrek lan egiteko gogoa ematen digu eta ikasketa bat lortzen du”, nabarmendu du Chourrautek. Horren harira, Maria Lasa Irizarrek azpimarratu du ziurgabetasuna positiboa edo negatiboa izan daitekeela, eta guk aukera bihurtzen dugula.

Ondoren, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak itxi du ekitaldia. “Pandemiak gauza asko irakatsi dizkigu. Ziurgabetasunaren eta ezbeharraren kontzientzia sortu digu, gure jarduerak aurrera eramateko ingurune seguruak sortu beharraren kontzientzia; ekonomian, berdintasunean eta erronka digitalean gainditu gabeko erronkak izatearen kontzientzia” azpimarratu du Zupiriak.