basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
maiatza
2022

Klara Olazabal finalik gabe geratu da Liptovskyko Europako eslalon txapelketako C1ean

Klara Olazabal Basque Teameko piraguistak ez du lortu kanoako banakako finala (C1) jokatzeko txartela, Eslovakiako Liptovsky Mikulas hirian jokatzen den eslaloneko Europako Txapelketan. Irungo palista jaitsiera azkar eta garbia egiten ari zen finalerdian, taularen goiko postuetan jarri eta final handirako txartela poltsikoratzeko aukerarekin, baina 24. ateko huts batek 50eko penalizazioa ekarri dio, eta hori erabakigarria izan da.

Klara Olazabalek, une oro bere anaia Telmo Olazabal teknikariaren begiradapean, oso ondo aztertuta zuen ibilbidea, eta ia zirkuitu osoan zorrotz bete duen estrategia milimetrikoa planteatuta zeukan. Maniobrarik zailenak lehen zatian egiteko gai izan da, baita kanalaren erdialdean ere, baina 24. atera iristean bere jarduera ona lausotuta geratu da. Klarak erreakzio txarra izan du eta atea saltatu du, jaso daitekeen zigorrik handiena jasoz.

Klarak Eslovakiara joandako Basque Teameko komunikazio taldeari kontatu dion bezala, oso sasoi onean dago eta oso eroso nabigatzen ari da. Europako txapelketa hau denboraldiko lehen txapelketa izan da eta anbizio handiz iritsi da bertara. Banakako eta taldekako proba guztietan lehiatu da, bai kayakean, bai kanoan, eta muturreko modalitate olinpiko berrian, kanporaketetarako txartela lortu zuen atzoko txanda kronometratuan.

Klarak extreme modalitateko final laurdenak 15:05etan jokatuko ditu. Koadroan bigarren final laurdenekoan kokatuta egongo da, Marjorie Delassus frantziarra, Tereza Fiserova txekiarra eta Klaudia Zwolinska poloniarrarekin.