basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 29
maiatza
2022

Crespo eta Olazabal ez dira final laurdenetatik pasa Liptovskyko Europako Txapelketako extreme proban

Joan Crespo eta Klara Olazabal Basque Teameko piraguistek ezin izan dute tokia egin 2024ko Pariseko Jokoetan olinpikoa izango den extreme modalitateko finalean. Eslalonarekin zerikusi gutxi duen lehiaketa da, eta piraguistek probak egin behar dituzte eta hobetzen joan behar dute oraindik; izan ere, euretariko asko modalitate honetan hasi dira, eta proba egitarau olinpikoan sartu eta gero. Suitza edo Austria bezalako herrialdeak erreferentzia dira gaur egun muturrera eramaten den piraguismo mota honetan.

Extremeko piraguismoan banakako txanda kronometratu bat jokatzen da lehenengo, bigarren jardunaldiko lehen mozketa eta lehiaketa-koadroaren ordena markatzen dituena. Bigarren eguneko kanporaketetan, berriz, palistak launaka abiatzen dira hasierako arrapalatik. Atzo Joanek eta Klarak 13. postuan amaitu zuten erlojuaren aurkako saioa eta, beraz, ez dituzte irteera postu onenak hartu. Biak barruko posizioetatik abiatu dira, eta, beraz, zuzenean erori dira arrapalaren azpian sortzen zen zurrunbilora. Hasieratik aurrean ez jartzeak asko zailtzen zuen gero gainerako lehiakideak gainditu ahal izatea. Erremonteek ere ez diete aukera handirik eman Basque Teameko kirolariei; zerbait gehiago Joan Cresporen kasuan, nahikoa izan ez den arren. Klara Olazabalek laugarren bukatu du final-laurdenetako bere txandan, Tereza Fiserova txekiarrarekin, Klaudia Zwolinska poloniarrarekin eta Marjorie Delassus frantziarrarekin lehian. Joan Crespo, berriz, hirugarren izan da Stefan Hengst alemaniarraren, Mario Leitner austriarraren eta Gelindo Chiarello suitzarraren aurka. Txanda bakoitzeko lehen biak finalerdietara igarotzen ziren.

Behin Europako txapelketa hau amaituta, bi piraguistak Basque Teameko eslaloneko palista gehienekin batera Augsburgora joango dira Alemaniako hiri horretako kanalean entrenatzera, lehiaketa bat egitera eta, horrela, uztailean bertan jokatuko den Munduko Txapelketarako prestatzera.