basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 27
maiatza
2022

Miren Lazkanok ez du sailkapena gainditu Liptovskyko Europako Txapelketan

Miren Lazkano C1eko Europako txapelduna zen, baina ezin izango du titulua berretsi, ezin izan baitu Eslovakiako hiriburuan jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketako finalerdietarako sailkatu.

Basque Teameko palista ez da momenturik onenean iritsi denboraldiko lehen proba garrantzitsura; izan ere, minez gain, covid-a ere igaro du du orain dela aste gutxi.

Jardunaldiko lehen jaitsieran Mirenek 23. postuan amaitu du, Kimberley Woods britainiarrarengandik +15.97ra, eta hiru atetan zigortu dute. Emaitza horren ondorioz, bigarren sailkapen-txanda jokatu behar izan du, eta finalerdietarako txartela ere ez du lortu horretan. Eguneko bigarren jaitsieran Miren 7. izan da 115.71ko denborarekin (+8.61 Marjorie Delassus frantziarrarekiko) eta 7, 14 eta 21. ateetan ukituak pilatu ditu.

Bihar Mirenek arantzatxoa ateratzeko aukera izango du extreme modalitatean, olinpikoa izango dena Paris 2024ko Jokoetan.Miren Lazkano C1eko Europako txapelduna zen, baina ezin izango du titulua berretsi, ezin izan baitu Eslovakiako hiriburuan jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketako finalerdietarako sailkatu.

Basque Teameko palista ez da momenturik onenean iritsi denboraldiko lehen proba garrantzitsura; izan ere, minez gain, covid-a ere igaro du du orain dela aste gutxi.

Jardunaldiko lehen jaitsieran Mirenek 23. postuan amaitu du, Kimberley Woods britainiarrarengandik +15.97ra, eta hiru atetan zigortu dute. Emaitza horren ondorioz, bigarren sailkapen-txanda jokatu behar izan du, eta finalerdietarako txartela ere ez du lortu horretan. Eguneko bigarren jaitsieran Miren 7. izan da 115.71ko denborarekin (+8.61 Marjorie Delassus frantziarrarekiko) eta 7, 14 eta 21. ateetan ukituak pilatu ditu.

Bihar Mirenek arantzatxoa ateratzeko aukera izango du extreme modalitatean, olinpikoa izango dena Paris 2024ko Jokoetan.