basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 27
maiatza
2022

Ander Elosegik ez ditu Liptovskyko Europako Txapelketako finalerdiak jokatuko banakako lehian

Ondrej Cibak kanala Ander Elosegi Basque Teameko piraguistaren faboritoetako bat da. Hemen brontzea lortu zuen 2016ko Europako Txapelketan eta Rio de Janeiroko Jokoak jokatzeko plaza ere bertan erdietsi zuen. Hala ere, gaur kanala lau diploma olinpiko dituen palistari trabatu zaio. Bi jaitsiera egin ditu, eta bietako batean ere ez da eroso ibili. Bere arraunketa teknikoa gaurkoan ez da azaleratu Eslovakiako kanalean.

C1 taldeko lehen sailkapen txandan Elosegik 27. postuan bukatu du 111.75eko denborarekin (+21.01 Matej Benus eslovakiarrarekiko) eta lau ukiturekin. Bigarren txandan, egoera ez da hobetu, kontrakoa baizik. Irungoa 20. postuan amaitu du, 154.84ko kronoarekin (+61.46 Mewen Debliquy frantziarrarekiko), 2., 7. eta 11. ateetan ukituak eginez eta 50eko penalizazioa jasoz 6. atea saltatzeagatik.

Eslovakiara joandako Basque Teameko komunikazio taldeak elkarrizketatu duenean, Anderrek garrantzia kendu dio gaurko emaitza txarrari. Europakoa hitzordu garrantzitsua dela ziurtatu du, baina bere kasuan denboraldiko lehena dela eta uztailean egingo den Augsburgeko Munduko Txapelketa prestatzeko proba dela azpimarratu du.