basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 26
maiatza
2022

Klara Olazabal ez da finalerdietara sailkatu Liptovsky Mikulaseko eslaloiko Europako K1ean

Klara Olazabal anbizioz eta ilusioz gainezka etorri da Liptovsky Mikulasen (Eslovakia) jokatzen ari diren eslalom piraguismoko Europako Txapelketara. Banakako kayak eta kanoa probetan lehiatzeaz gain, patruiletan (taldekako probak) eta extreme modalitatean ere lehiatuko da.

Lehen jardunaldian K1 modalitateko banakakoa izan du, ez da bere proba fetitxea, baina ez da oso gaizki sentitu. Irungo palistak 28. postuan amaitu du lehen sailkapen-txanda, 14. atean ukitu bat eta 22. atean beste bat eginez, eta 117.23ko denbora markatuta (+11.55). Finalerdietara pasatzeko bigarren txandako lehen bosten artean sailkatu behar zuen, baina ez da posible izan. Klarak 11. postuan amaitu du eguneko bigarren jaitsiera, 113.82ko denborarekin (+12.82) eta bi ukiturekin, bata 16an eta bestea 17an.

Basque Teameko kirolaria apur bat penatuta geratu da txartela ez lortzeagatik, baina Eslovakiara joandako Fundazioko komunikazio taldeari adierazi dio uretan konfiantzarekin dagoela, eta bihar izango duela zalantzarik gabe bere benetako erronka Europar honetan: C1 dama proba.