basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Piraguismoa 26
maiatza
2022

Joan Crespo finalerdietara sartu da Liptovsky Mikulaseko eslalomeko Europako Txapelketan

Basque Teameko piraguistak lan ona egin du Eslovakiako udalerrian jokatzen ari den eslaloiko Europako txapelketaren lehen jardunaldian, nahiz eta Akileseko tendoiko lesiotik sendatzen ari den.

Otsailean ebakuntza egin zioten donostiarrari, eta, zaurian infekzio batzuk izan dituen arren, nahiko ondo osatzen ari da, gaur Ondrej Cibak Whitewater Coursen egindakoak erakusten duenez.

Crespok K1eko lehenengo sailkapen-txanda baino ez du behar izan hurrengo fasean sartzeko. Akatsik gabeko jaitsiera biribildu du eta 92.19ko (+5.26) denbora markatu du, 18. postuan amaituta. Pozik bukatu du bere lanarekin. Joan, 34 urterekin, bigarren gaztaroa bizi du bere diziplinan. Alde batetik, eslalonean, brontzezko bi domina lortu ditu jokatutako azken bi Munduko Txapelketetan, eta bestetik, extremeko modalitate berria, Paris 2024ko programa olinpikoan sartuko dena, oso erronka erakargarria da berarentzat.