basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Gimnasia 22
maiatza
2022

Teresa Gorospek brontzea irabazi du banakako zintako finalean eta Salma Solaunek zilarra taldeka uztaietan Iruñeko World Challenge Cup txapelketan

Bi gimnastak Basque Team eta Euskadiko Gimnasia Federazioaren bikaintasun proiektuaren parte dira

Ostiralean hasi zen Navarra Arenan ‘World Challenge Cup’ txapelketa, 19 herrialdetako 100 gimnasta baino gehiago bildu dituena. Israelen eta Bulgarian, hurrenez hurren, jokatuko dituzten Europako txapelketa eta Munduko txapelketa prestatzeko balioko du. Euskal gimnastei dagokienez, Salma Solaun eta Teresa Gorosperen lana nabarmendu da bertan. Solaun gasteiztarrak zilarrezko domina lortu du bost uztaiko finalean, taldeka, eta Teresa Gorospe hirikideak, banakako lehiaketan brontzea lortu du zintako finalean.

Proba ostiralean hasi zen, banakako lehiako uztai- eta pilota-ariketekin eta taldeentzako 5 uztai-ariketarekin. Teresak 10. eta 11. amaitu zuen, hurrenez hurren, eta, beraz, ezin izan zuen finaletarako sailkatu. Bai, ordea, Salma Solaunen taldeak, sailkapeneko hirugarren postua sinatuta.

Atzo mazoen eta zintaren txanda izan zen, banaka, eta zinten eta piloten ariketa mistoa, multzoen kasuan. Teresak 11. amaitu zuen mailuen ariketan, baina askoz hobeto egin zuen zintarenean. Laugarren postuak gaurko finala jokatzeko txartela eman zion. Salmaren taldea laugarren postuan amaitu zuen.

Gaur finalak jokatu dira, bakarka zein taldeka. Gimnasta errusiarren, ukrainarren eta bielorrusiarren falta nabaritu da, baina gure gimnastek Boryana Kaleyn (Bulgaria) eta Ekaterina Vedeneeva (Eslovenia) olinpikoen, Adi Katz israeldarraren, Stiliana Nikolova promesa bulgariar gaztearen edo Arzu Jalilova eta Zohra Aghamirova azerien kontra aritu behar izan dute, besteak beste. Era berean, sailkapenean lehen postuetan dauden selekzioen artean Israelek, Bulgariak, Italiak edo Azerbaijanek parte hartu dute.

Taldekako lehiaketan, Salma Solaunek zilarrezko domina eskuratu du bost uztaien finalean, 31.650 puntu pilatuz eta garailearen atzetik amaituz, Italiak 36.050 puntu lortu baititu. Banakako lehiaketan, bestalde, Teresa Gorospek brontzezko domina eskuratu du zintako finalean, 29.700 puntu lortuta. Garaileak, Darja Varfolomeev alemaniarrak, 31.450 puntu lortu ditu eta Ekaterina Vedeneeve esloveniarrak, berriz, 30.950 puntu.

Ekitaldiaren aurretik, Gorospek esan zuen txapelketa honek “garapenarekin eta esperientziekin jarraitzeko eta, horrela, kirol-ibilbidean aurrera egiteko” balioko diela. Salma Solaunek gaineratu zuen “aldaketa bat” islatuta ikustea espero zuela, eta bere kideei “lehiaketa honetaz gozatzeko” eskatu zien, etxean jokatzen baitzuten.

Almudena Cid erretiratu ondoren, euskal gimnasiak hutsune moduko bat jasan zuen, Teresa Gorospe eta Salma Solaunekin bete dena. Basque Team eta Euskadiko Gimnasia Federazioa duela hiru urte hasi ziren biekin bikaintasun proiektuaren barruan lanean. Agerian geratu da bilakaera izan dutela eta etorkizun oparoa dutela aurretik.