basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 12
maiatza
2022

Iker Sastrek mahai-tenisa gerturatzen digu, haurtzarotik jarduera fisikoa bultzatzeko Basque Teamek eta Ausolanek abian jarri duten ‘Aktiba zaitez’ kanpainan

Goi mailako euskal kirola bultzatzen duen Basque Team Fundazioak eta Ausolan kolektiboentzako sukaldaritza enpresak ‘Aktiba Zaitez’ kanpainaren 2. edizioa martxan jarri dute, bizimodu osasungarria eta jarduera fisikoa sustatzeko, haurtzarotik hasita. Ekimenak, oraingo honetan, kirol egokituak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutaraztea, desgaitasuna duten eta goi mailako kirola egiten duten pertsonak ikusaraztea eta umeak sentsibilizatzea du helburu.

‘Aktiba zaitez’ kanpaina hirugarren hiruhilekoan egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako jantokietan. Eguerdiko bazkalorduko denbora librea aprobetxatuz, proiektuak azpimarratu nahi du kirola praktikatzea funtsezkoa dela osasunari eusteko, eta, gazteenen bitartez, gizartea sentsibilizatu nahi du kirol egokituarren inguruan eta desgaitasuna duten pertsonek aurre egin beharreko erronken inguruan.

Hiru euskal kirolari paralinpikoen bitartez, Agurtzane Egiluz (gurpildun aulkiko saskibaloia, Gasteiz), Iker Sastre (mahai tenisa, Bilbo) eta Ager Solabarrieta (tiro egokitua, Ondarroa), datozen hilabeteetan hainbat ekintza eta erronka garatuko dituzte, bazkalaurretik edo bazkalondoren, Ausolanek kudeatutako eskola-jantokietan. Jarduera multzo horren helburua da ikasleek praktikatuko dituzten kirol egokituko modalitate batzuk erakustea, aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarri eta ikasteko helburuarekin.

Jarduera eta ariketa horiei esker, ikasleei igorri nahi zaie oso garrantzitsua dela elikadura osasungarria izatea, desgaitasuna duten pertsonak kirolean eta, oro har, bizitzan integratzea eta Basque Teameko kirolarien bidez, hain ezagunak ez diren beste kirol batzuk ezagutu eta praktikatzea, jantokian egon beharreko denbora aprobetxatuz jarduera fisikoa egiteko.

‘Aktiba zaitez’ kanpainak konpromisoa dauka Garapen Jasangarrirako Helburuekin

Ekimena, gainera, Garapen Iraunkorrerako hiru helbururi lotuta dago. ‘Aktiba Zaitez’ kanpainarekin bat egin duten kirolariek haurrei helarazi nahi dizkieten mezuetako batzuk azpimarratu dituzte.

Iker Sastrek gogorarazi nahi izan du “minusbaliotasuna izateak ez duela eragozten kirol batean maila gorenera iristea“(10GJH, “Desberdintasunak murriztea”).