basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 09
maiatza
2022

Urrea Iker Sastrerentzat Pariseko Nazioartekoan

Iker Sastre Basque Teameko bekadunak metal preziatuena zintzilikatu du asteburuan jokatu den Pariseko mahai-tenis egokituko nazioarteko txapelketan. MD4 klasean, Iker Sastrek eta Miguel Angel Toledok urrea irabazi dute txapelketa bikaina jokatuz. Bigarren postuan sailkatu ziren multzoen fasean Julien Michaud eta Teddy Gaudry frantziarren aurka 3-2 irabazita eta Thirayu Chueawong eta Natthawut Thinathet thailandiarren aurka 0-3 galduta. Final-laurdenetan 3-0 gainditu zituzten Guillermo Bustamante argentinarra eta Benoit Besset galiarra eta finalerdietan 3-2 azpiratu zituzten Jin-Sung edo Kim korearrak. Finalean berriz ere Thailandiako bikotearekin gurutzatu ziren, baina oraingoan 3-0 nagusitu ziren (15-13, 11-2 eta 11-8).

Gainera, banaka, bilbotarra podiumaren atarian geratu zen final-laurdenetan kanporatua izan ondoren. 2 klasean C multzoko lehena izan zen, baina Fabien Lamirault frantziarrak dominetatik aldendu zuen (0-3).

Gaur Iker Sastrek Esloveniara bidaiatu du, bertan jokatuko baita maiatzaren 11tik 14ra hango Nazioarteko txapelketa, Liublianan.