Ariane Ochoak porrota jaso du Teresa Bonvaloten aurka Caparica Surf Fest txapelketako final-laurdenetan
Ariane Ochoa Basque Teameko bekadunak ezin izan du Portugalen jokatzen ari diren Caparica Surf Fest txapelketako finalerdietarako pasea lortu. Aurreko txandetan Etxebarriko surflaria oso sendo aritu da, 9 puntu baino gehiagoko olatuak ere zamalkatuz, baina gaur ez du bere egunik onena izan. Bizkaitarra gaurko final-laurdenetako lehen txandan sartu da uretan, eta Teresa Bonvalotekin neurtu behar izan ditu indarrak, aurreko Netanya Pro Israeleko txapelduna eta Olinpiar Jokoetan lehian ibili izandakoa. Portugaldarra Cascaisekoa da jatorriz, eta oso ondo ezagutzen ditu gaurko olatuak, eta zalantzarik izan gabe finalerdietarako txartela eman dioten biak azkar hartu ditu. Lehenengoa laster aukeratu du eta 5.67 puntuaketa eman diote, geroago lana 6.00 puntuko beste batekin lanak ondo amaitzeko.
Ariane Ochoari, aldiz, kosta egin zaio aukeratzea. Hondartzara ere irten da perspektiba hartzeko, kokatzeko eta arraun egiten indarrak alperrik ez galtzeko. Itsasertzetik, bere teknikaria, Filipe Anjos, kokatzen laguntzen saiatu den arren, ezinezkoa izan da. Teresa Bonvalotek 11.67ko emaitza lortu du eta Ariane Ochoak 7.17koa Caparican bosgarren amaitzeko.