basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 09
apirila
2022

Andy Crierek ez du final-hamaseirenetarako txartela lortu Caparica Surf Festen

Andy Criere Basque Teameko kirolaria lehiaketatik kanpo geratu da Portugalgo kostaldean jokoan den Qsko txapelketan, 32 onenen txandan. Zoritxarrez, txanda oso zaila egokitu zaio, WCTn lehiatu den Joan Duru surflariarekin, Maxime Huscenot frantziarrarekin eta Mihimana Braye polinesiarrarekin. Donostiarra hurrengo faserako txartela emango zioten bi olatu zamalkatzen saiatu da, baina gaurko erronka zaila zen. Aurkariek lortutako puntuazio altuen ondorioz, Andyk bederatzi puntu baino gehiagoko olatua lortu behar zuen seriearen amaieran. Criere saiatu da B plan bat marrazten eta maniobra ikusgarriagoak egiten, airekoak tartean, txartela erdiesteko, baina ezinezkoa izan da. Mihimana Brayek sailkapena lortu du lehen postuan 15.37 punturekin, Maxime Huscenot bigarrenean 15.27 punturekin, Joan Duru txapelketatik at geratu da hirugarren izanda, 12.96rekin, eta Andy Criere laugarrenean 10.77rekin.

Datorren astean Andy Crierek hurrengo QS txapelketa jokatuko du Santa Cruzen, Portugalen.