apirila
2022
Nadia Erostarbek ez ditu final-hamaseirenak gainditu Caparica Surf Fest txapelketan
Basque Teameko surflaria txapeldunorde izan zen joan den astean Israelen jokatutako Netanya Pro txapelketan, baina gaur ezin izan du Portugalgo kostaldeko txapelketako final-laurdenetan lehiatzeko txartela lortu. Zarauztarrak Francisca Veselko portugaldarra, Pauline Ado Iparraldeko surflaria eta Rachel Presti alemaniarra izan ditu aurkari, denak maila altuko lehiakideak. Nadiaren olaturik onenak 3.83 eta 4.87koarekin baloratu dituzte, baina Veselkoren 13.87tik eta Adoren 12.33tik urrun geratu dira.
Hala ere, nahiz eta gaur final-laurdenetara ez iritsi, gogoratu behar da Israelgo hitzorduan lortutako bigarren postuak eman ziola Erostarberi Challenger Seriesetan lehiatzeko txartela, hau da, WCTrako (munduko zirkuiturik gorenerako) sarbidea ematen duten ekitaldietan izateko eskubidea.