basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 08
apirila
2022

Leticia Canalesek ezin izan du 32 onenen txanda gainditu Caparica Surf Fest txapelketan

Leticia Canales Basque Teameko kirolaria Maud Le Car eta Pauline Ado frantziarren eta Ainhoa Leiceaga Iparraldeko surflariaren aurka erori da. Laurak izan dira eguneko txanda zirraragarrienetako eta liskartsuenetako baten protagonistak. Azken minutuetan erabaki da norgehiagoka. Leticia serieko lehen eta bigarren postuetan egon da denbora batez, baina Canalesek eta Leiceagak zalantzan jarri dituzten azken balorazioek Adori txartela eman diote. Maud Le Carrek 12.40 puntu pilatu ditu, Ado 11.67k, Leiceagak 11.40 eta Canalesek 11.10.