basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 08
apirila
2022

Andy Criere 32 onenen kanporaketan sartu da Caparica Surf Festen

Andy Criere Basque Teameko surflariak ondo gainditu du 64 onenen txanda Caparica Surf Fest txapelketan. Hamargarren txandan uretara sartu da Marco Mignot frantziarraren eta Yael Pena eta Luis Díaz kanariarren aurka aritzeko. Donostian jaiotako surflariak eguneko puntuaziorik onena lortu du bere olatuetako batean, 7.33ko balorazioarekin. Olatu horri 5.33ko beste bat gehitu dio ondoren, serieko postu onena sinatzeko.

Andy Crierek 25. postuan bukatu zuen Israelgo Netanya Pro txapelketan, eta Challenger Serieserako txartela lortzeko asmoarekin etorri da Portugalera. Hurrengo fasean Maxime Huscenot, Joan Duru eta Mihimana Brayerekin neurtu beharko ditu indarrak.