basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Surfa 06
apirila
2022

“Motibatuta nago goi mailako jendearekin lehiatzeko”

Ruben Vitoria Basque Teameko bikaintasun proiektuko kidea Caparicara itzuli da, iaz irabazi ostean

Iaz egindakoa errepikatzeko ilusioarekin iritsi da Rubén Vitoria Caparicara. Zarauztarrak garaipena lortu zuen iazko Portugalgo hitzorduan, eta askotan izan da bertan. Azkenengo txapelketan, Netanya Pro Israelen, 17. postuan amaitu zuen, beraz, gauzak Challenger Seriesetan lehiatzeko pixka bat zaildu zaizkio. Basque Teameko komunikazio taldea Caparicara joan da eta surflari gipuzkoarrarekin hitz egin du.

“Inoiz irabazi duzun leku batera etortzea harrigarria da. Dena berriro bizi duzu eta gogotsu zatoz. Urte asko daramatzat etortzen, junior bat nintzenetik, eta nahiko ondo joan zait, nire hondartzaren antz handia duelako. Ia etxean bezala sentitzen naiz, olatuak antzekoak direlako, eta eroso nago”.

“Junior nintzenean, 2018an, hau baino okerragoa izan zen. Ez zegoen olaturik, baina hau surfa da. Ezin dugu itsasoa kontrolatu eta udan olaturik ez egotearen zain gaude, horretarako prest gaude eta”.

“Azkenean gauza piloa da. Emaitza on batzuetatik etortzeak asko esan nahi du, gauza onak egiten ari zarela esan nahi baitu, eta, gainera, iaz irabazi baduzu, energia-plus bat ematen dizu, positibotasun-plus bat, entrenatzerakoan laguntzen dizuna”.

“Maila oso altua da eta Europako txapelketa batean gaude. Mundu guztia dator borrokatzera, bere karta guztiak jokatzera, eta gu ere bai. Gogor aritu gara entrenatzen eta gogotsu nago goi mailako jendearekin lehiatu ahal izateko entrenamenduen emaitzak ikusteko. Motibatuta nago goi mailako jendearekin lehiatzeko”.