basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 02
apirila
2022

Nahia Zudairek urrea irabazi du estilo libreko 800 metrokoan, Berlingo Munduko Seriean

Basque Teameko Nahia Zudaire igerilariak urrezko domina irabazi zuen atzo Alemaniako hiriburuan, igeriketa paralinpikoko Munduko Serieetan. Tokioko Jokoetan lehiatu zen igerilariak urrezko domina lortu zuen atzo estilo libreko 800 metrokoan, minusbaliotasun anitzeko sistemaren pean, S8 kategorian, 10:36.34ko marka eginez.

Bestalde, Iñigo Llopis Basque Teameko bekadunak, S8 kategorian, bizkar estiloko 50 metroetako proban hamabigarren postuan amaitu zuen arren, Espainiako errekorra hautsi zuen, 31.93 segundoko denborarekin. Gainera, txapelketako lehen jardunaldian laugarren postua eta beste Espainiako errekor bat erdietsi zituen estilo libreko 200 metrokoan, 2:11.67ko denbora eginda.