basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 07
martxoa
2022

¡Kirol anitzeko jardunaldia Basque Teamekin!

Pandemiaren ondoren, jarduera fisikoa bultzatzen ari gara berriro!

45 gaztek hainbat diziplina probatzeko aukera izan dute gure kirolarien eskutik

Basque Team Fundazioak antolatutako kirol anitzeko jardunaldia ostiralean egin genuen Basque Team Zentroko  instalazioetan (Fadura, Getxo). Durangoko San Antonio Ikastetxetik etorritako 15-16 urteko 45 gaztek parte hartu zuten, eta Basque Teameko kirolariek lagunduta, hainbat diziplina probatu ahal izan zituzten. Horrez gain, goi mailako kirolari buruz eta Fundazioari buruz hainbat gauza ikasi zituzten.

Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak, Iker Sastre mahai-tenis jokalariak, Barbara Pla errugbi jokalariak eta Ruben Vitoria eta Bitor Garitaonandia surflariek, Jatyr Berasaluce teknikariarekin batera, kirolen nondik norakoak azaldu zizkieten eta praktikan nola jarri behar diren erakutsi zieten.

Jarduera ‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan kokatu zen. Proiektu honen bitartez goi mailako kirol ez profesionala enpresen esparrura eta hezkuntzara hurbildu nahi da, kasu honetan bezala.