basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 06
otsaila
2022

Imanol Rojok bere emaitza olinpikorik onena sinatu du banakako proba batean

Basque Teameko iraupeneko eskiatzaileak 21. postuan amaitu du eskiatloiko 15km+ 15km-tan; estatu mailan proba honetan inoiz lortu den emaitzarik onena da

Lasterketaren aurretik Imanol Rojok abisatzen zuen. Material onena bilatuz eta Zhangjiakou inguruan dagoen iraupen-eskiko entro nazionalaren pista hotz eta motelera egokituz, aurretiko entrenamenduak erabakigarriak izango ziren, eta hala gertatu da.

Tolosarra sasoi bikainean iritsi da Beijingeko Joko hauetara, Sotxi 2014 eta Pyeongchang 2018 jokoen esperientzia pilatuz. Azken urteetako Munduko Kopetan eta Oberstdorfeko Munduko Txapelketan lortutakoak ere esperantzaz beteriko erreferentzia pozgarriak izan dira, gainera.

Azken urteetan Rojok aurrerapausoa eman du, askotan munduko 30 onenen artean sailkatuta, eta gaur ere errendimenduan izaten ari den garapena erakutsi du. Imanol Rojo gai izan da lasai egoteko eta iraupen-eskian tradizio handia duten munduko potentziei aurre egiteko. Erronkaren zailtasunak askoz meritu handiagoa ematen dio gipuzkoarrak gaur egin duenari.

Imanol Rojok probaren lehen zatian sentsazio onekin parte hartzen hasi da, eta Niskanen finlandiarraren eta Bolshunov errusiarraren erasoei eutsi die.

Zirkuituaren gogortasuna agerian geratu da Norvegiako eskiatzaileen jardunaldi zailarekin. Faborito nagusiak ziren baina iragarpenen kontra, ez dute lasterketa menderatu inondik inora. 1.600 metroko altitudean kokatua, pista oso gogorra izan da lehiakideentzata; inoiz ikusi gabea da parte-hartzaile guztientzat, eta, askotan, arrastoa erabiltzeari utzi behar izana diote kirolariek, horrek zekarkien moteltasunagatik.

Imanol Rojo lehen 30en artean egoten saiatu da probaren lehen zatian, baina benetan bigarren zatian, patinatzaile estiloko 15 kilometroetan, egin du hobera eskiatzaile tolosarrak. 16.3 kilometroan 23. postuan kokatu da, eta 20,1 kilometroan 24ra jaitsi den arren, 23.8 kilometrotik aurrera inork ezin izan du 21. postutik kendu. Imanolek lasterketa bikaina egin du, Alexander Bolshunov errusiarrarengandik 4:59.4ra helmugaratuta. Zilarra Denis Spitsov errusiarrarentzat izan da eta brontzea Livo Niskanen finlandiarrarentzat.

Imanol Rojok 49. postuan amaitu zuen eskiatloi proba 2014ko Sotxiko Jokoetan eta 46. postuan Pyeongchangeko Jokoetan.