basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Curling-a 02
otsaila
2022

Curlingari buruzko kapituluak itxiko ditu “BAT To Beijing” programaren emanaldiak

Dokumental sortaren bost atalak igande goizetan emititu dira ETB1eko ‘Helmuga’ programaren barruan

Aste honetan Basque Team Fundazioarentzat Korima Films ekoiztetxeak egindako dokumental sailak bere emanaldiak itxiko ditu curlingaren munduan barneratuz, ‘Oreinaren pentsaera’ deituriko kapituluarekin. Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek kontatuko digute zein izan den Beijing 2022an lehiatzeko izan duten borroka.

Oihanek izotzezko patinaje artistikoan eman zituen lehen urratsak, baina lagun batzuek animatuta, 2005ean curlingera pasatu zen bere arreba Leirerekin batera, gaur egun bere entrenatzailea dena. Hiru urte geroago, Mikel batu zitzaien, igeriketatik zetorren Oihaneren bikotekidea. Lehenengo urteak egokitzapenean eman zituzten, baina 2015ean maila gorenean lehiatzen hasi ziren.

2018ko urriaren 21ean, Sergio Vezek, Leirek eta Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek osatutako taldea txapeldunorde izan zen talde mistoen Munduko txapelketan,  finalean Kanadako anfitrioiaren aurka galduta. Inflexio-puntu garrantzitsua izan zen, eta harrezkero Joko batzuetarako sailkatzeko borroka obsesio bihurtu zaie.

2020an Oihane eta Mikel Espainiako txapeldun izan ziren Jakan, bitariko mistoen kategorian, urtebete lehenago lortutako titulua berretsiz. Arrakasta horri esker, gainera, maiatzaren 17tik 23ra Aberdeenen (Eskozia) jokatu zen modalitateko Munduko txapelketarako sailkatu ziren. Munduko Txapelketak 2022ko Beijingeko Jokoetarako sarrera ematen zuen, baina ez zuten zorterik izan. Hitzordu handirako txartela lortzeko azken aukera Leeuwardengo (Herbehereak) aurreolinpikoa zen, 2021eko abenduan jokatutakoa. Txinan lehiatzeko azken bi postuak banatu ziren bertan, baina ez zuten lortu.

Porrotek arrastoa uzten dute; hala ere, ez dituzte donostiarren ilusioak suntsitu. Oihane eta Mikel buru-belarri ari dira lanean egiturak eta tradizioa Euskaditik kanpo dauden diziplina batean, estatu mailan aitzindari izateko eta Jokoetan lehiatzeko ametsa betetzeko. Onartzen dute Ave Fenix bezalako betiereko berpizte batean erori eta berriro altxatzea dela kontua. Hurrengo helburua garbi dute jada: 2026an Milan-Cortina d´Ampezzon egingo diren Jokoetarako sailkatzea.