basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 31
urtarrila
2022

BAT TO BEIJING: ‘Airearen jabe’

Maialen Oiartzabal freeski edo estilo libreko eskiatzailea du ardatz kapitulu honek. Maialen eski akrobatikoan aritzen den euskal kirolari bakarretakoa da, neguko kirolen barruan kasu bitxia. 12 urterekin eman zituen lehen urratsak freeskian, eta adrenalinak erabat erakarri zuen, hainbat aldiz Espainiako txapeldun izateraino, eta Europako Kopan eta Munduko Kopan estreinatzeraino. Joko hauetarako sailkapena ezinezkoa izan da, baina oraindik animoz eta indarrez ikusten du bere burua beste ziklo olinpiko bati aurre egiteko.