basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eskia 12
urtarrila
2022

Eski alpinoa protagonista izango da ‘BAT To Beijing’ saioaren bigarren atalean

Dokumental saila osatzen duten bost atalak igande goizetan emititzen dira ETB1eko ‘Helmuga’ saioan

Basque Team Fundazioarentzat Korima Films ekoiztetxeak egindako programak eski alpinoa izango du ardatz aste honetan, “Anbizioaz gainezka” izeneko kapituluarekin. Juan del Campo eta Aingeru Garay bekadunen eta June Garitano bikaintasun proiektuko kidearen adierazpenak biltzen dira bertan.

Juan Del Campo eski alpinoaren erreferenteetako bat da estatu mailan, eskarmentu handia du Europako eta Munduko Kopetan eta hiru Munduko Txapelketetan aritu izan da, adina gorabehera. Bizkaitarrak badaki lehen 30en artean sartzea eta bigarren txandarako sailkatzea txapelketa gorenetan, ehuneneko edo milenekoen kontua dela askotan, eta horregatik, atsedenik gabe lan egin behar dela xehetasunik txikienak ere doitzeko.

Hala eta guztiz ere, Juanek beti izan du handinahia. Helburuen zailtasunaz jabetzen den arren, ez du sentitu nahi ez duela dena pistan utzi, eta horregatik ez du inoiz mugarik jartzen: “Nire ametsa beti berdina da, Jokoetan eta Munduko txapelketetan urrezko domina bat zintzilikatzea edota Munduko Kopako sailkapen nagusia  bereganatzea, hau da, gorenera iristea”.

Juan 2018ko Pyeongchangen lehiatu zen eta bidea ireki zuen beste eskiatzaile batzuentzat, Aingeru Garay eta June Garitano kasu. Biek dituzte orain Del Campok ekin zionean existitzen ez ziren lan-egiturak. Aingeruk eta Junek euren bizitza eskiari ematea erabaki dute eta euren aurrerapen teknikoak ikusteak motibatzen ditu, emaitzak beti esperotakoak ez izan arren. Biek lurrean dituzte oinak eta badakite frustrazioarekin bizitzen. Etorkizun oparoa iragartzen zaie, Juanek dioen bezala, garaipen gosea eta gogoa dutelako. “Anbiziorik ez baduzu, ez zara iristen, gainerakoa ikasi egiten duzu” azpimarratzen du Del Campok.