basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Albisteak 20
urria
2021

Lehendakariak Tokion lortutako emaitza onengatik kirolari olinpiko eta paralinpikoak zoriondu ditu

Iñigo Urkullu Lehendakariak Tokioko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan diploma eta domina irabazi zuten kirolariak hartu ditu gaur Lehendakaritzan egindako harreran.

Domina irabazitako Maialen Chourraut piraguista, Unai Simon futbolaria eta Iñigo Llopis igerilaria eta diploma eskuratutako Iñigo Peña, Virginia Diaz eta Ander Elosegi kirolari olinpikoak eta Nahia Zudaire, Asier Garcia, David Mouriz, Higinio Rivero, Iker Sastre, Rakel Mateo eta Agurtzane Egiluz kirolari paralinpikoak izan dira gaur Lehendakaritzan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Tokion izandako emaitza onengatik zoriondu ditu denak eta beraien esperientzia ezagutzeko aukera izan du kirolariekin egindako topaketan.

Gaurko harreran Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Olatz Legarza Basque Team fundazioaren koordinatzailea, eta Basque Teameko patronatuko kide eta babesleak diren EITB, Athletic Club, Eibar SD eta Quiron Saludeko ordezkariak ere izan dira.