basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Igeriketa 09
iraila
2021

Bingen Zupiriak Iñigo Llopis zoriondu du Basque Teameko igerilariak Tokion lortutako zilarrezko domina eta hiru diplomengatik

Basque Teameko Iñigo Llopis igerilariak, zilarrezko domina bat eta hiru diploma eskuratu ditu Tokioko Paralinpiar Jokoetan eta etxera itzulita, Donostian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriarekin batera agerraldia egin du.

Zupiria sailburuak Tokion izandako parte hartze oparoagatik zoriondu du Llopis eta kirolari paralinpikoen parte hartzea azpimarratu nahi izan du. Izan ere, guztira domina bat eta 11 diploma eskuratu dituzte Basque Teameko kirolari paralinpikoek Tokion. Iñigo Llopisek igeriketan lortutakoez gain honako kirolari hauek ere diplomak bereganatu dituzte Japoniako hiriburuan:

  • Asier Garcia, David Mouriz eta Agurtzane Eguiluz saskibaloian
  • Rakel Mateo triatloian
  • Higinio Rivero parakanoean
  • Nahia Zudaire igeriketan
  • Iker Sastre mahai tenisean

Gaurko agerraldian Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Basque Team Fundazioaren konpromisoa ere azpimarratu nahi izan du gure kirolariek nazioartean lehiatu eta oihartzuna izateko egiten duen lana aitortuz.