basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Saskibaloia 05
iraila
2021

Asier Garciak eta David Mourizek diploma irabazi dute Tokioko Jokoetako aulkiko saskibaloiaren txapelketan laugarren bukatu ondoren

Brontzeak ihes egin die, Britainia Handia nagusitu baita 58 eta 68

Podiumean berriro sartzea zuten amets, baita urrezko domina lortzea ere, baina ezin izan dute lortu. Euren bidean gurutzatu dira, lehenik Estatu Batuak eta ondoren Britainia Handia, Ariake Arenan Espainiako selekzioren asmoak mila zatitan hautsi dituzten bi aurkari. Asier Garcia eta David Mouriz Basque Teameko bekadunen konbinatuak brontzezko dominari ihes egiten utzi dio gaur Tokioko Paralinpiar Jokoetako gurpildun aulkiko saskibaloi txapelketan, eta ezin izan du podiumerako igoera errepikatu, Rio de Janieron (2016) egin zuten bezala. Han zilarra erdietsi zuten.

Gaur Britainia Handiaren aurka jokatu dute, Hanburgoko 2018ko Munduko txapelduna, 2019an Walbrzycheko (Polonia) Europako txapelduna, 2008ko Beijingeko Jokoetan eta 2016ko Rioko Jokoetan brontzezko dominaduna. Ez zen aurkari erraza izango Oscar Trigok zuzentzen zituenentzat. Britainiarrek Japoniarekin galdu zuten bigarren finalerdian, baina AEBei irabazi dieten bakarrak izan dira.

Gaur, euren aurrean, Espainiako selekzioak bere benetako irudi lehiakorra erakutsi du norgehiagokaren lehen zatian. Lehen laurdena hamahiruko berdinketarekin bukatu da, bigarrena ere oso berdinduta egon da bi puntuko aldeekin, atsedenaldira Espainiaren aldeko 30-28ko emaitzarekin joanda.

Hala ere, neurketa erabat aldatu da aldageletatik bueltan. Agian, txapelketa osoan eta denboraldi osoan egindako nekeak eta ahaleginak ondorioak izan dituzte. Garcia eta Mourizen taldeak ez du sendotasun bera izan defentsan, ezta erasoan ere, aurreko jardunaldietan bezala. Horrela, hirugarren laurdenean Espainia 12 puntu azpitik egon da markagailuan, partziala 40-50eko emaitzarekin bukatuta, eta azken laurdenean ezin izan du egoera irauli, erdialdera 6-0eko partziala sinatu arren.

“Izorratuta gaude, urrearen bila gentozen eta azkenean metalik gabe joango gara eta sentsazioa txarra eta itsusia da. Hirugarren laurdenean ohi baino huts gehiago egin ditugu eta badirudi partidak ihes egin digula” adierazi dio David Mourizek Basque Teameko komunikazio taldeari.

“Partida parekatua izan da atsedenaldira arte. Bigarren laurdenean markagailuan joan gintezkeela uste dut, baina prezipitazioak izan ditugu ekintza errazetan, eta horrek atsedenaldira bi puntuko aldearekin iristea eragin du, eta gero, hirugarren laurdenean, euren defentsa erritmoa handitu dute, ez gara eroso egon. Partida modu justuan irabazi dutela uste dut”, esan du Asier Garcia kapitainak.