basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Saskibaloia 03
iraila
2021

Asier Garcia eta David Mouriz brontzea lortzeko lehiatuko dira, finalerdietan Estatu Batuen aurka 52 eta 66 galdu ondoren

Asier Garcia eta David Mouriz Basque Teameko bekadunen selekzioak Paralinpiar Jokoetan hirugarren finalerdia jokatu du gaur, final-laurdenetan Alemania mendean hartu ostean. Ariake Arenan jokatu dute, Rio de Janeiron urrea kenduko zien AEBko selekzio indartsuaren aurka. Oraingoan ere ezin izan dituzte azpiratu.

AEBko taldea Espainiako selekzioaren borreroa izan da gaur ere, bere legea inposatuta lehen laurdenetik. Oscar Trigok zuzentzen duen taldeak ezin izan du estatubatuarren tren-makina gelditu, batez ere erreboteetan eta hiruko jaurtiketetan. Asier Garcia bere taldea gidatzen saiatu da, Alejandro Zarzuela eta Jordi Ruizekin elkartuta, baina, hala ere, AEBek aurretik bukatu dute lehen laurdena, 14-15eko emaitzarekin, oso parekatuta.

Bigarren laurdenean iritsi da benetako eskabetxina. Estatu Batuek kontraerasoan inspirazio handia izan dute eta min handia egin dute Matt Scotten saskiratzeei eta batez ere Brian Bell handi bati esker. Bestalde, Espainiari ere ez diote jokatzen utzi, bide guztiak moztuz. Alemaniaren aurkako final-laurdenetako partida amaitzean, Asier Garciak ohartarazi zuen defentsa estatubatuarrak ez zizkiela gauzak erraz jarriko, eta horrela gertatu da. Atsedenaldira 22-39ko emaitzarekin iritsi dira.

Aldageletatik igaro ostean, partidaren gidoia ez da aldatu. Estatu Batuek hegan egin dute eta defentsako zulo eta errebote guztiak aprobetxatu dituzte min egiten jarraitzeko. Amerikarren aldea 25 puntukoa izatera iritsi da une batzuetan eta hirugarren laurdena 33-57ko emaitzarekin bukatu da.

Azken partzialean Espainiak aldea murriztu du, baina 52-66koak ez du zalantza izpirik utzi.

“Partida berdinduago egotea espero genuen. Bigarren laurdenean hautsi gaituzte eta ez gara gai izan markagailua iraultzeko. Erritmo handia dutela erakutsi dute. Azkar jaiki beharra dago, etzi brontze baten bila borrokatu behar delako eta hori da tokatzen dena”, adierazi dio David Mourizek Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

“Ez dugu partida lehiatzen jakin. Bigarren laurdenean euren defentsak min handia egin digu. Bagenekien gertatuko zela eta ez gara mentalki gogorrak izan, izan behar genuen bezala. Bigarren zatian hurbiltzen saiatu gara, baina gakoa bigarren laurdena izan da”, gaineratu du Asier Garciak.

“Gu urrea irabazteko asmoz gentozen, eta horretarako denei irabazi behar diegu. Orain errekuperatzen saiatu behar dugu, eta merezi dugun eta jarraitzen gaituen jendeak merezi duen brontzezko domina gogoan izan behar dugu”, azpimarratu du bizkaitarrak.

Brontzezko domina lortzeko partidan Espainiak Japonia edo Britainia Handiaren aurka jokatuko du.