basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Saskibaloia 02
iraila
2021

Agurtzane Egiluz diploma batekin itzuliko da etxera, Tokioko Jokoetan zortzigarren postua eskuratu ondoren

Espainiak 43 eta 62 galdu du Britainia Handiaren aurka, zazpigarren eta zortzigarren postuak lortzeko norgehiagokan

Emakumezkoen txapelketaren barruan, gurpildun aulkiko saskibaloiko estatuko selekzioa zazpigarren postua lortzeko borrokan aritu izan da gaur, baina Britainia Handiko taldeak ez dio jardunaldiko helburua lortzen utzi Ariake Arenan.

Basque Teameko kirolariaren konbinatua final-laurdenetan sartu zen, Aljeria mendean hartu eta bere multzoan laugarren bukatu ostean. Hurrengo helburua finalerdietan sartzea zen eta historia egiten jarraitzea, baina 57-33 galdu zuen Alemaniaren aurka. Bestalde, Britainia Handiak ere galdu egin zuen final-laurdenetan, Txinaren aurka.

Hori zen bi taldeen abiapuntua ia hasieratik norabide argia hartu duen norgehiagokan. Binako eta lauko berdinketak izan ezik, britainiarrak aurretik joan dira beti markagailuan, hamar puntu baino gehiagoko aldearekin une batzuetan. Horrela, lehen laurdena 8-22 bukatu da.

Bigarren laurdenean norgehiagokak tonu bera izan du. Britainia Handiak bere erritmoa sendotzen jarraitu du atsedenaldira 21-33ko markagailuarekin iritsi arte. Bigarren zatian Abraham Carrionek zuzentzen duen taldeko jokalariek aurkariei eusten saiatzeko ahalegina egin dute, baina lehia handietan ibilbide luzea duen aurkariarekin egin dute topo. Hirugarren partziala 29-53ko emaitzarekin bukatu da eta azken markagailua 43-62ra joan da.

“Gure lehen jokoak dira eta hasiberrien bekatua egin dugu. Zapuztuta gaude gauzak ez zaizkigulako atera, baina ikasi egin behar dugu. Hiru hilabetean Europakoa daukagu, haien aurka jokatuko dugu, Alemaniaren aurka, Holandaren aurka, eta dena eman behar dugu. Aurrera jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Minutu pare batez zauriak miazkatu eta sendatu eta gutxi gehiago, aurrera jarraitu behar dugu eta kitto”, adierazi dio Agurtzane Egiluzek Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.

Emakumezkoen selekzioa ez zen 1992ko Bartzelonatik Jokoetarako sailkatu, herrialde anfitrioia izan zenean. Orduan ez zuen garaipenik lortu, baina oraingoan bai, Aljeriaren aurka.

“Hau ikasketa prozesu bat da, hemendik hobeto aterako gara eta Paris oso gertu dago. Hamabiok zerbait aportatzen dugula eta lehiatu ahal izateko boskote ezberdinak daudela erakutsi dugu”, adierazi du Egiluzek.