basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Mahai-tenisa 31
abuztua
2021

Iker Sastrek ezin izan ditu final-laurdenak gainditu Tokion Korea ahalguztidunaren aurka

Basque Teameko mahai-teniseko jokalariak diploma bat eskuratu du taldekako lehiaketan

Munduko hirugarren eta laugarren Jin Cheol Park eta Soo Yong Cha korearrek osatutako bikotearen aurrean ondo aritu arren, Iker Sastrek eta Miguel Toledok ezin izan dute finalerdietan sartu. Gaurko partidak jokatu aurretik bazekiten helburua zaila zela, izan ere, azken orduko baja batzuen ondorioz, hasierako kanporaketak baztertu behar izan zituzten, eta zozketak talde zailenetako bat berresleitu zien: Korea.

Mahai-teniseko potentzia baten aurkako lehen neurketa Tokyo Metropolitan Gimnasiumen aurreikusitako ordutegiarekiko 45 minutuko atzerapenarekin hasi da, britainiarrek jordaniarrak 6. mahaian menderatzeko lanak izan dituztelako. Espainia eta korearen artekoa mahai horretan jokatu behar zen.

2 kategoriako final-laurdenetako lehen partida hasi ostean, Sastre eta Toledorentzat korearrak menderatzea ez zela batere erraza izango baieztatu da. Binakako norgehiagoka korearren alde bukatu da, 3 set irabazita eta 2galduta. Bigarren setean Basque Teameko kirolariak eta Toledok osatutako bikotea ondo aritu izan da eta 11-6 irabazi dio aurkariari. Laugarren seta ere oso lehiatua izan da (12-10), baina Koreak ez du barkatu bosgarrenean, lehen partidan garaipena erdiesteko.

Ondoren, bakarkako partidan, Iker Sastrek, gaur egun munduko zerrendan hamargarren postuan dagoenak, Jin Cheol Parken aurka jokatu du eta lehen seta irabazi arren, ezin izan du Koreako izarra gainditu beste lau setetan (11-8, 9-11, 7-11 eta 5-11).

“Bakarkako txapelketan baino gusturago nago gaur egindakoarekin, zaila izan arren aurre egin baitiegu. Orain atseden hartu behar dugu, baina Paris 2024an pentsatzen ari naiz jada” esan dio Sastrek Tokiora joandako Basque Teameko komunikazio taldeari.